Nico

abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea, Kolonian (Alemania) jaioa From Wikipedia, the free encyclopedia

Nico
Remove ads

Christa PäffgenNico artista izenaz ezaguna— (Kolonia, Alemania, 1938ko urriaren 16aEivissa, Balear Uharteak, 1988ko uztailaren 18a)[1] abeslaria, musikaria, modeloa eta aktorea izan zen. Hainbat filmetan rolak izan zituen; besteak beste, Federico Felliniren La Dolce Vita (1960) eta Andy Warholen Chelsea Girls (1966) filmetan.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...

Warholek behin eta berriro eskatu baitzion, ahotsak grabatu zituen Velvet Underground taldearen estreinako diskoko (The Velvet Underground & Nico, 1967) hiru abestitarako. Garai hartan bertan, bakarkako ibilbidea hasi eta Chelsea Girl kaleratu zuen. Nicoren lagun Jim Morrisonek iradoki zion material propioa idazten has zedila. Ondoren, harmoniumarekin jotzeko abestiak konposatu zituen, nahiz eta harmoniuma ez zen ohiko rock instrumentu bat. John Cale bilakatu zen Nicoren moldatzaile musikala, eta hark ekoitzi zituen The Marble Index, Desertshore, The End ... eta ondorengo beste album batzuk.

1980ko hamarkadan birak egin zituen Europa osoan, Estatu Batuetan, Australian eta Japonian. 1988ko ekainean Berlinen kontzertua eman ondoren, oporretan joan zen Eivissara atseden hartzera, eta bizikleta istripu baten ondorioz hil zen.[2]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads