Pierre Bonnard
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Pierre Bonnard (Fontenay-aux-Roses, Frantzia, 1867ko urriaren 3a - Le Cannet, Frantzia, 1947ko urtarrilaren 23a) margolaria izan zen.

Ezkerretik eskuinera: zutik, autorea (Félix Vallotton); eserita, Pierre Bonnard, Édouard Vuillard eta Charles Cottet; eta zutik, Ker-Xavier Roussel.
Remove ads
Bizitza
Zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Vuillard, Valloton eta beste zenbaitekin batera Nabis taldekoa izan zen. Hasieran inpresionismoaren eragin nabarmena izan zuen: Moulin Rouge, Jardin de Paris (1896), Le fiacre (1898).
Gerora, ikuskariak eta erretratuak egiten jarraitu bazuen ere, familia bizitza, lorategi eta bainu eszenak pintatzen hasi zen.
Bere izadi hiletan eta emakume biluzietan bereziki, argi-ilun efektu ederrak lortzen ditu, gai horiek ñabardura sotilez hornituz: Nu à contre-jour (1919), Ambroise Vollard (1920), Sourire (1920), La toilette (1922), Le jardin. Lan grafiko ugariren egilea: litografiak, liburuak eta kartelak.
Bonnarden garaian pinturan izan ziren iraultzek ez zuten izan ia eraginik beregan, betiere balio plastiko hutsei atxikia iraun zuenez. Guztiz alderantzizko bidea hartua zuten pintoreek, haatik, haren moldea miretsi baitzuten eta eragin handia izan baitzuen abstrakzio lirikoaren jarraitzaileen artean.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
