Sergio Pininfarina

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sergio Pininfarina
Remove ads

Sergio Pininfarina, jaiotza-izenez Sergio Farina (Turin, Italia, 1926ko irailaren 8a - Turin, 2012ko uztailaren 3a) italiar diseinatzailea izan zen.

Datu azkarrak biziarteko senatari, presidentea ...
Thumb
Rolls Royce Camargue, Sergio Pinifarinak 1982an diseinatutako autoa.
Remove ads

Biografia

Estatu Batuetara bidaiatu zuen automobilgintzan erabiltzen ziren teknologia berriak ezagutzeko. Haren aita Battista Pininfarinak 1930ean sorturiko Pininfarina karrozeria-lantegian hasi zen lanean. 1959an zuzendari izendatu zutelarik, joera abangoardistari jarraituz ekin zion lanari. Ordura arte, auto haiek izan zuten itxura biribilduari berrikuntza garrantzitsuak egin zizkion esperimentazioaren bidetik. Gero, Nash konpainiarentzat aholkulari izatera aldatu zen, eta, handik gutxira, Volkswagen eta Peugeot etxeekin hasi zen lanean Pininfarina. 1959an, azkenik, British Motors Corporationsekin bat egin zuen. Praktikotasuna eta estetika bateratzeko ahalegina egin du bere lanetan.

Era guztietako autoak diseinatu ditu, hasi egunero erabiltzeko autoetatik eta auto bitxietaraino, eta berebiziko eragina izan du autoen diseinuaren bilakaeran. Berak diseinaturiko autoen artean, azpimarratzekoak dira Ferrari Dino Coupé (1965), Fiat Spider Dino 2000 (1966), Alfa Romeo Duetto (1966) eta Ferrari Testarossa (1984).

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads