Plecoptera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Plecoptera
Remove ads

Plecoptera edo harri-euliak intsektu ordena bat da. 3.497 espezie ezagutzen dira mundu osoan eta oraindik askoz gehiago identifikatu daitezkeela uste da. Plecopterak mundu osoan zehar aurki daitezke, Antartikan izan ezik. Neopteraren barruan talderik zaharrenetarikoa dela uste da, oso gertukoak izan daitezkeen ahaideak aurkitu direlako Karbonifero eta Permiar arroketan. Gaur egungo dibertsitatea, hala ere, Mesozoikoan garatu zen.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...

Ipar eta Hego hemisferioko espezieak ezberdinak dira, nahiz eta ekuatorea zeharkatu duten askotan historia geologikoan zehar. Espezie guztiak oso sentikorrak dira ur kutsatuari, eta ibai edo aintzira batean aurkitzen badira uraren kalitatearen erakusgarritzat hartu ohi dira[1].

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads