Port Said

From Wikipedia, the free encyclopedia

Port Saidmap
Remove ads

Port Said (Egiptoko arabieraz: بورسعيد Borsaʿīd edo Porsaʿīd, boɾ.sæˈʕiːd, poɾ.sæˈʕiːd ahoskatua) [1] itsasportudun Egiptoko hiri bat da, herrialdearen ipar-ekialdean dagoena. Gainera, izen bereko gobernazio bat da, Port Saideko gobernazioarena, alegia. Bertan, Suezko kanalerako sarbidea dago, Mediterraneotik.

Datu azkarrak Port Said بورسعيد, Administrazioa ...

Hiriaren biztanleria, 2006an, 469.533 pertsonakoa zen, eta 2007an 554.757koa.

Egiptoko hiririk ederrenetakoa da, eta antzinako etxe mordoa du, XIX. mendekoak, euren fatxadatan balkoi handiak erakusten dituztelarik. Kanalaren beste aldean, Port Fouad herria dago. Herri honekin elkartuta dago, eta, bien arteko komunikazioa, dohaineko transbordadoreekin egiten da.

Remove ads

Ekonomia

Port Saiden ekonomiaren oinarria, arrantzan, industria kimikoetan, janarien eskulangintzan eta zigarroen elaborazioan dago. Port Saidetik, egiptoar produktuen zati handi bat esportatzen da, kotoia eta arroza, adibidez. Gainera, kanala zeharkatzen duten ontzientzat, erregaiz betetzeko estazioa da. Port Said, gainera, eremu franko bat ere bada, baita, egiptoar askorentzat, udako bizitoki ere.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Port Said), Hila ...
Remove ads

Barrutiak

  • Al-Ganoub
  • Al-Zohour
  • Al-Dawahy
  • Al-Sharq
  • Al-Manakh
  • Al-Arab

Herri eta hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads