Procyon
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Procyon (Alfa Canis Minoris / α CMi / 10 Canis Minoris) Canis Minor konstelazioko izarrik distiratsuena da (itxurazko magnitudea: +0,50); gaueko zeruko zortzigarren izarrik distiratsuena da.
Izar bitarra da: izar nagusiak (Procyon A) lagun nano zuri bat du (Procyon B). Eguzki-sistematik gertuen dagoen izarretako bat da: 11,41 argi-urtera dago.
Procyon izena grekotik dator (προκύον, Prokyōn), eta "zakurraren aurretik" esan nahi du, zeren Sirius (α Canis Majoris) izarraren aurretik agertzen baita zeruan (hori, dena den, Lurreko iparraldeko latitudeetan baino ez da gertatzen)[1].
Remove ads
Procyon A
Procyon A izar zuri-horia da, eta 6.530 K-eko tenperatura du gainazalean. Eguzkia baino 7 aldiz argitsuagoa da, hau da, azpierraldoi bat da, hedatzen hasia. Haren erradioa Eguzkiarena baino 2,1 aldiz handiagoa da orain, baina, 10-100 milioi urteren ondoren, Procyon A puztuz joango da orain duen diametroa baino 100-150 aldiz handiagora iritsi arte, eta izar gorri edo laranja bihurtuko da, gainazala hoztu egingo baitzaio.
Remove ads
Procyon B
Procyon B, Sirius B bezala, nano zuria da. Zaila da Procyon B Lurretik ikustea (itxurazko magnitudea: +10,82), bi izarren arteko magnitude-diferentzia oso handia delako eta bien arteko distantzia angeluarra, berriz, txikia. Haren masa Eguzkiarena 0,6 aldiz da, eta 8.600 km-ko diametroa duela jotzen da. 7.740 K-eko gainazal-tenperatura du.
Bi izarren sistemak 3.000 milioi urte inguru dituela jotzen da.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
