Propano

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Propano
Remove ads

Propanoa hiru karbono atomo dituen hidrokarburoa da. Petrolioaren eta gas naturalaren ustiakuntza prozesuetatik eratortzen den gas kolorgea da. Propanoak ez du usainik, eta erregai gisa erabili ohi da. Bere formula kimikoa C3H8 da.

Thumb
Propanoaren egitura. Berdez, karbono atomoak; grisez, hidrogeno atomoak.
Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Hidrokarburo aseen multzoko gaietako bat da. Gasa sukoia eta usainik gabekoa da; -45 °C-tan isurkari bihurtzen da, eta -189,9 °C-tan trinkotzen. Propanoaren irakite puntua dela eta, erraz bihurtzen da gas, eta, egoera horretan, botiletan sar daiteke. Su hartzen du -105 °C-tan. Eterrean eta alkoholean disolbatzen da, eta uretan ere bai apur bat.

Gas itogarria da. Petroliotik eta gas naturaletik atera daiteke. Erabilera asko ditu, besteak beste: sintesi organikoetan, berogailuetako erregai gisa, industrian, etilenoa ekoizteko, disolbatzaile eta hoztaile gisa, gasak aberasteko, aerosolen bultzatzaile gisa.

Remove ads

Ezaugarriak

Hona hemen hainbat ezaugarri:

  • Fusio puntua: -187,7 °C
  • Irakite puntua: -42,1 °C
  • Tenperatura kritkoa: 94 °C
  • Masa molekularra: 44 g/mol
  • Dentsitatea: 0,585 g/ml

Erreferentziak

Beste erreferenzia batzuk:

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads