R-DF27 haplotalde

From Wikipedia, the free encyclopedia

R-DF27 haplotalde
Remove ads

R-DF27 haplotaldea, R1b1a2a1a2a ere deitua, Y kromosomaren giza-haplotaldeetako bat da, S250 izenez ere ezagutzen den DF27 markatzailearen presentziak definitzen duen R1b haplotaldearen azpibanaketa dena.

Thumb
R1b-DF27 haplotaldearen hedapen mapa Europan

Duela 4.200 urte inguru, Neolitoak Brontze Aroari bide eman zionean, Iberiako ipar-ekialdean garatu zela uste da. DF27 azpitaldeak zeltiberiarrek osatutako erromatarren aurreko erresumekin estu lotuta daude.[1]

Gaur egun nagusi da Pirinio Atlantikoetan, Euskal Herrian, Asturiasen, Galizian, Portugalen, Aragoin eta Katalunian, eta presentzia txikia du Frantzian eta ehuneko txikietan Alemanian eta Polonian. Laginketetan, euskaldunen % 70etan topatu zuten, % 40 iberiar populazioetan, baina azkar jaitsi zen Frantzian, % 6tik % 20ra.[2] Latinoamerikan ere aurkitu dute[3], iparraldetik hegoalderako komertzio kolonial bideei lotuta[4].

Gutxienez 47 azpiklado identifikatu dituzte, guztiak mendebaldeko europarrak, eta horietatik 19 inguru Iberiaren tipikoak direlarik.[5] R-M167, katalanei lotua, eta R-M153, euskaldunei lotua, DF27ren azpiklado espezifikoak dira.[6]

Remove ads

Azpikladoak

  • DF27*
  • R1b1a1a2a1a2a1-Z195
  • ZZ12_1
  • SK1907

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads