Raquel Calvo Larralde

kazetaria eta dokumentalgilea From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Raquel Calvo Larralde (Durangon, 1976ko abuztuaren 28a) bizkaitar kazetaria eta dokumentalgilea da. Huts film ekoiztetxearen sortzaileetako bat da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Raquel Calvok kazetaritza ikasi zuen EHU-n. Ordutik, hainbat komunikabideetan egin du lan, besteak beste, Durangoko Irratian eta El Correon. Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteak eta mugimedua ezagutu zituen Bateginez-en eskutik eta elkartea itxi egin bazen ere lankidetzaren gaiari lotuta jarraitu du eta hala erakusten dute zuzendutako eta sustatutako filmek.[1] Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolan aritu da ikasle.[2]

2016an Perura egindako bidai batean, Viator Yachatsikuqna Ayllukasahqa irratiko kideei esker Yungay hiriaren historia ezagutu zuen eta hura kontatzeko asmoz Gasteizko zinema digitaleko tailer batean sartu eta bertan ikasi du ofizioa Juan Arrosagaray irakaslearekin batera.[3]

2017an, Mendebaldeko Saharari buruzko hainbat dokumentalen ekoizpena sustatu zuen, Laatash adibide. Elena Molina zuzendaria ezagutu zuen ekoizpen horretan eta partekatutako ikuspegiaz ohartarazita Yungay-ko historia zuzentzera gonbidatu zuen 2019an Gasteizko Udalak eta Montehermosok antolatzen duten Sorkuntza Artistikoa eta Giza Eskubideen beka irabazi zuenenan.[3]

Iraultzaren Haziak

Dokumental honek Durango eta Ko-banê elkartzen ditu. Suargi Elkarteko kideen eskutik Siria Iparraldeko Federazio Demokratikoko emakumeen iraultzaren berri ematen da. 2019an Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zen.[4][5]

Yungay 7020

1970ean Huascaraneko elur-jausi batek Yungay hiri koloniala ezabatu zuen. Bizirik ateratakoak hiria berreraiki eta tragediaren 50. urteurrenean tokiko irrati batean, kitxua zein gaztelaniaz gertatutakoaz hitz egiten dute.[3][6]

Filma Bilboko Zinebiko sail ofizialean aurkeztu zen 2021ean[7], eta urte berean Gasteizko Cortada Jaialdiaren dokumentaleko film labur onerari saria lortu zuen.[8][9] Filma, jaialdi desberdinetan lehiatzen jarraitzen du, hala nola, Kolonbiako Bogoshorts jaialdian.[10] 2022an, Biarritzeko FIPADOC[11] eta Missoulako Big Sky Documentary Film Festival-eko sail ofizialetan lehiatuko da dokumentala, baita 2023ko Goya Sarietan ere.[12]

Remove ads

Argitalpenak

  • Hamabi harrien ahotsa - Gerediaga elkartearen historia eta istorioak 50. urteurrenean (Gerediaga Elkartea, 2015)[13]

Filmografia

  • Aterkina (2017)[2]
  • Iraultzaren haziak (2019)[14]

Sariak eta Aitortzak

  • Sorkuntza Artistikoa eta Giza Eskubideen beka (Gazteizko Udala, 2019)[3]
  • Dokumentaleko film labur onenari saria Yungay 7020 filmagaitik (Cortada Jaialdia, 2021)[8]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads