Robin Warren

ikertzaile australiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Robin Warren
Remove ads

John Robin Warren (Adelaide, 1937ko ekainaren 11 - Perth, 2024ko uztailaren 23a) australiar patologoa izan zen. 2005eko Medikuntzako Nobel Saria jaso zuen Barry Marshallekin batera. Biek jaso zuten saria Helicobacter pylori bakterioa berraurkitzeagatik eta ultzera peptiko gehienak sortzen dituztela frogatzeagatik.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Warrenek Adelaideko Unibertsitatean ikasi zuen. Adelaideko Royal Hospitalean lan egin zuen hematologiako laborategian, eta horrek patologiari buruzko interesa piztu zion. Ondoren Melbournen lan egin zuen eta 1967tik Pertheko Royal Hospitalean, non bere ibilbidearen zatirik handiena eman zuen.

Mendebaldeko Australiako Unibertsitateko Barry Marshall lankidearekin egin zituen Nobel Saria lortu zuten ikerketak. Gainera, H. pylori bakterioa detektatzeko diagnostiko-test bat garatzen lagundu zuten.

Warrenek 1997an utzi zuen medikuntza bere emaztea hil ondoren.

Remove ads

Kanpo estekak


Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads