Perth
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Perth Australiako laugarren hiririk populatuena da. Herrialdearen hego-mendebaldeko kostaldean kokatua dago eta Mendebaldeko Australia estatuko hiriburua da.
- Artikulu hau Mendebaldeko Australiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perth (Eskozia)».
Izena Eskoziako Perth hiritik hartu zuen.
1.507.900 biztanle ditu, hortaz, Australiako laugarren hiririk handiena, eta estatuko handiena. 31°57′S 115°51′E koordenatuetan dago.
Remove ads
Kokapena
Swan errekaren estuarioan dago, Darling mendien ondoan. Hurbilen daukan hiria Adelaida da, 2.104 kilometrotara. Horrek Perth hiri isolatu samarra bihurtzen du.
Unibertsitate egoitza da 1911 urtetik. Merkataritza eta industria hiri garrantzitsua da (industria astuna, plastikogintza, kimika industria, nekazaritzarako makineria, altzairugintza, janari industria). Petrolio findegiak ere baditu.
Historia
1829an sortu zen hiria, eta oso hazkunde lasterra izan zuen, urre hobi garrantzitsuak aurkitu baitziren (Cooldgardie-Kalgoorlie).
Klima
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

