Rodano

From Wikipedia, the free encyclopedia

Rodano
Remove ads

Rodano[1] Auvernia-Rodano-Alpeak eskualdeko departamendua da (69), Rodano ibaiak[1] zeharkatua. Prefektura Lyon hirian dago. Mugakide ditu Ain, Isère, Loira eta Saona eta Loira departamenduak.

Thumb
Rodano ibaia Lyonen.
Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Remove ads

Geografia

Rodano ibaia igarotzen da departamendutik, eta Lyongo hirian bertan iparraldetik datorren Saona ibaiarekin elkartzen da. Beaujolais mendialdeak hartzen du departamenduaren erdi-iparraldea eta Lyonnais mendialdeak, hegoaldea. Bien artean Azergues eta Brévenneko haranak zabaltzen dira.

Udak beroak dira eta neguak epelak.

Ekonomia

Nekazaritza (mahastiak, garia, garagarra, azukre kanabera), industria (ehungintza, altzairugintza, metalurgia, kimika industria, automobilgintza, janari industria) eta zerbitzuen alorra (komunikabide eta finantzagune garrantzitsua baita Lyon) dira ekonomia jarduera nagusiak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads