Rotherham
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Rotherham Ingalaterrako erdi-iparraldeko hiria eta barrutia da, Hegoaldeko Yorkshireko konderrian, Don eta Rother ibaien bilgunean. 109.691 biztanle ditu.
Industria (altzairugintza, metalurgia, tresneria mekanikoa, beiragintza) eta mea-ustiakuntza (ikatz-hobiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak. 1746. urtean lehen altzairu-lantegiak ezarri zirenean garatu zen hiria, eta egun Don haraneko industrialde trinkoa osatzen du Sheffield eta Doncaster industria-hiriekin batera. Aipagarriak dira Don haranaren gaineko zubia (XV. m.) eta eliza gotiko-erromanikoa.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

