Royal Ballet

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Royal Ballet, balet klasikoko britainiar konpainia da, nazioartean ospea duena, Royal Opera Housen du egoitza, Covent Garden, Londres. Britainia Handiko bost balet-konpainia nagusietan nagusiena. 1931an, Ninette de Valois-ek sortu zuen.1956an, errege-gutun bat eman zioten.[1]

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Remove ads

Historia

Ninette de Valois, Erresuma Batuan jaiotako dantzariak Arte Koreografikoaren Akademia sortu zuen 1926an, neskentzako dantza-eskola bat zena. Ballet-konpainia eta eskola bat sortu nahi zituen, eta, horren ondorioz, Lilian Baylis antzerki-ekoizlearekin eta Old Vic eta Sadler's Wells antzokien jabearekin lankidetzan aritu zen.

Sadler's Wells berriz ireki zen 1931n, eta Vic-Wells balet-eskola eta Vic-Wells balet-eskola antzerkiko lokaletan ezarri ziren. Egungo Royal Balletaren, Birminghameko Royal Balletaren eta Baleteko Errege Eskolaren aurrekariak, hain zuzen ere. Britainia Handira itzuli aurretik, Ninette Balet Russes-eko kide izan zen, 1929an desegin zena, Serge Diaghilev sortzailea hil ondoren. Valoisek Vic-Wells Balleta osatu zuenean, konpainiako izar batzuk bereganatu zituen; besteak beste, Alicia Markova, Anton Dolin eta Tamara Karsavina. Musika zuzendari sortzailea Constant Lambert zuzendari eta konpositorea izan zen.[2]

1939an, Old Vic antzerkiarekiko lotura galdu eta gero, Sadler´s Wells Balet Eskola bihurtu zen.[3] 1956an, errege-gutun bat eman zitzaien konpania eta eskolari, ondorioz, Royal Ballet, Sadler´s Wells Royal Ballet eta Baleteko Errege Eskola izendatu zituzten.

Remove ads

Konpainia

Talde exekutibo, artistiko eta musikalaren izen nabarmenak dira:[4]

  • Zuzendaria – Kevin O'Hare
  • Musika zuzendaria – Koen Kessels.
  • Koreografoa – Wayne McGregor CBE.[5]
  • Arte-laguntzailea – Christopher Wheeldon OBE.

Royal Balletak 100 dantzari inguru ditu, zerrendan 2013tik aurrerako dantzari nagusiak agertzen dira .[6]

Dantzari nagusiak

Informazio gehiago Izena, Herritartasuna ...

 

Remove ads

Errepertorioa

  • Swan Lake
  • Giselle
  • La fille mal gardée
  • Onegin
  • Sylvia
  • The Sleeping Beauty
  • Cinderella
  • Manon
  • Romeo and Juliet – (Romeo and Juliet (MacMillan))
  • Mayerling
  • The Prince of the Pagodas
  • A Month in the Country
  • Winter Dreams
  • The Tales of Beatrix Potter
  • Peter and the Wolf
  • The Nutcracker
  • Les Patineurs
  • La Valse
  • Theme and Variations
  • Invitus Invitam
  • Rhapsody
  • Sensorium
  • The Rite of Spring
  • Ballo della Regina
  • DGV: Danse à Grande Vitesse
  • Scènes de ballet (Ashton)
  • Voluntaries
  • Still Life at the Penguin Cafe
  • Alice's Adventures in Wonderland
  • La Bayadère
  • The Firebird
  • Agon
  • Symphony in C
  • Ondine
  • Concerto
  • Elite Syncopations
  • The Judas Tree
  • Carmen
  • Limen
  • Chroma
  • Asphodel Meadows
  • Sphinx
  • As One
  • Electric Counterpoint
  • Tryst
  • Song of the Earth
  • Anastasia
  • The Dream
  • Sweet Violets
  • Carbon Life
  • The Winter's Tale
  • Frankenstein

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads