Udaberriaren sagaratzea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Udaberriaren sagaratzea
Remove ads

Udaberriaren sagaratzea (frantsesez: Le Sacre du printemps; errusieraz: Весна священная, translit.: Vesna svyashchennaya) Igor Stravinskik sortutako ballet eta orkestra kontzertua da[1].

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...
Remove ads

Estreinaldia

1913ko maiatzaren 29an Igor Stravinskiren (1882-1971) Udaberriaren sagaratzea balleta estrainatu zen Parisen, Vaslav Nijinskiren koreografiarekin. Obrak dontzeila baten bahiketa eta sakrifizioa kontatzen du; dontzeilak hil arte egin behar du dantzan[1].

Publikoa lehen ekitaldian, oberturan bertan, hasi omen zen txistuka eta agertokira objektuak jaurtitzen, besteak beste laranjak. Estreinaldia bertan behera geratu zen. Zenbait iturriren arabera, liskarrak 40 atxilotu eragin zituen, baita duelo bat ere[1].

Egun, Udaberriaren sagaratzea musika garaikideko obra gailentzat eta XX. mendeko musika abangoardiaren oinarritzat jotzen da[1].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads