Ruby Tui

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ruby Tui
Remove ads

Ruby Tui (Wellington, 1991ko abenduaren 13a), zeelandaberritar errugbilaria da, zazpiko eta hamabosteko errugbian aritzen dena. Hamabosteko errugbian, 2021eko Munduko Errugbi Kopa irabazi zuen Zeelanda Berriko selekzioarekin, eta zazpikoan zilarrezko domina 2016ko Olinpiar Jokoetan.[1][2] eta urrezkoa 2020koetan[3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Wellingtonen jaio zen, 1991n. Aita samoarra du, eta amak irlandar eta eskoziar jatorria dauka. Gurasoak banandu egin ziren zortzi urte zituela.[4] Wellington East Girls Collegen eta Greymoutheko John Paul II. High Schoolen hezi zen.[4][5]

Beka bat jaso zuen Aoraki Polytechnic-en ikasteko, eta, bertan, kiroleko diploma batez osatu zuen 2013an.[6] LGBT komunitateko kidea da.[7]

Ibilbidea

2012an egin zuen debuta Fijin, eta, harrezkero, konfigurazio nazionalaren parte izan da. Tui "laguntzaile indartsu eta oldarkor" gisa deskribatu izan dute.[8] Zeelanda Berriko hamabosteko errugbiko Go4Gold kanpainaren emaitza da.[9]

Olinpiar Jokoak

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadaren aurretik sailkaturik.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabazi zuen Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuirk. Hauek osatu zuten Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek.[10][11]

Emaitzak

Informazio gehiago Udako Olinpiar Jokoak, Urtea ...

Gainerako lorpenak

Informazio gehiago Zazpiko errugbi Mundu Kopa, Urtea ...

Lorpenak eta ohoreak

  • 2017, Kanada Seven Langford dream team[14]
  • 2019, HSBC Dream Team 2019 serierako[15]
  • 2019, World Rugby Urteko zazpi jokalarien emakumezkoa[16]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads