Kelly Brazier
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Kelly Brazier (Dunedin, Zeelanda Berria, 1989ko urriaren 28a), Zelanda Berriko errugbi jokalaria da. Zeelanda Berria selekzioan, Canterburyn eta Edmonton Clansmen RFC talde kanadarrean jokatzen du zabaltzaile, erdilari edo hegaleko moduan.
Brazier Dunedinen jaio zen, aita ingeles eta ama irlandar batengandik, eta Zeelanda Berrira etorri ziren Tonyrekin, lehen semearekin. Bere kirol ibilbidea, bost urterekin hasi zen bera baino bi urte zaharrago zen anaiak errugbi zelaira eraman zuenean, eta udan «touch»" errugbi eta neguan errugbiaren artean banatu zuen bere denbora. 14 urterekin, Zeelanda Berriko U21 talde mistoan egon zen, eta, 15ekin, Zelanda Berriko bigarren mailako nesken taldean. 2003an, Alhambra Union errugbian eta 2004an Otago Spirit probintziako selekzioan jokatzen hasi zen[1]. 2009ko maiatzaren 2an, Zeelanda Berriko errugbiko errekor liburuetan sartu zen 64 puntu lortu zituenean —hamar entsegu eta zazpi gauzatze— bere klubarentzat, Otago Metropolitan Women's Premier partidan, Kaikorairen aurka Dunedingo Unibertsitate Obaloan[2].
Brazierrek 2009ko azaroaren 14an egin zuen debuta nazioartekotasunean, Ingalaterraren aurka Pillar Data Arenan, Esher-en, Black Fernsek 16-3 irabazi zuen partidan[3]. Twickenhamen jokatutako bigarren proban, 12.500 laguneko jendetza errekor baten aurrean, Black Ferns 10-3 garaitua izan zen[4].2010eko Emakumeen Errugbi Mundu Kopan, parte hartu zuen Ingalaterraren aurkako finalean Black Ferns-ek lortutako arrakastan, eta puntuatzaile nagusia bihurtu zen 4 entsegu, 11 entsegu-gauzatze eta 2 zigor-kolpe gauzatzerekin[5][6]. Bere lehen entsegua, Hegoafrikaren aurkako partidan lortu zuen Anna Richardsen pase fin bati esker[7].
Lau hilabetez, Kanadako Edmontonen entrenatzera eta Clan Rugby-n jokatzera joan eta gero, Brazier Zeelanda Berrira itzuli zen emakumeen NPCn Canterburyrekin hasteko. Bere talde berriarekin debut ona egin arren ―bi entsegu Hawke's Bay Tuis-i 60-0 irabazita[8] eta Manawatu Cyclonesen eta Otago Spirit talde ohiaren aurka beste garaipen batzuk―, Canterbury ez zen finalera iritsi[9].
2011ko urrian, Grant Hansen Zeelanda Berriko entrenatzaileak Ingalaterraren aurka hiru proba jokatzeko deitu zion; zoritxarrez, Black Ferns bi galdu eta berdinketa bat, eta berak 5 puntu baino ez (eraldaketa eta penalti bat) lortuta amaituko zen bira.
NZRU urteko Emakume Jokalariarentzat 2009ko Steinlager Rugby Sarietarako, hautagaien artean egon zen Brazier, Carla Hohepa eta Victoria Heighwayrekin batera, baina horiek irabaziko zuten[10][11]. Brazier Otagoko Kirol eta Abentura Institutuko kirolari nagusi izendatu zuten 2009 eta 2010ean[12]. 2017ko Emakumeen Errugbiko Mundu Kopako hamaikakorako izendatu zuten[13][14].
2018ko Commonwealth Jokoetan, Brazierrek entsegu irabazlea lortu zuen Australiaren aurkako final handian, 80 metro korrika eginez eta Zeelanda Berrirako urrea lortuz. 2019an, Emakumeen Super Rugby Serieko talde irabazlearen parte izan zen[15].
Lesbiana da, eta bere emazteak, Tahliak, 2020an erditu zuen lehen umea[16][17].
Remove ads
Olinpiar Jokoak
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio de Janeiro, Brasil, zilarrezko domina irabazi zuen Zeelanda Berriko Zazpiko errugbi selekzioarekin, Australiaren atzetik (urrezkoa) eta Kanadakoaren aurretik sailkatuz.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriz, urrezko domina irabaziko du Zazpiko errugbi modalitatean, Zeelanda Berriko taldearekin, Frantziako taldearen (zilarrezkoa) eta Fijikoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Michaela Blyde, Kelly Brazier, Gayle Broughton, Theresa Fitzpatrick, Stacey Fluhler Sarah Hirini, Shiray Kaka, Tyla Nathan-Wong, Risi Pouri-Lane, Alena Saili, Ruby Tui eta Portia Woodman-ek[18][19].
Remove ads
Emaitzak
Gainerako lorpenak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
