Rusalka

From Wikipedia, the free encyclopedia

Rusalka
Remove ads

Rusalka (errusiar plurala: rusalki), eslaviar mitologian edo folklorean , ibai eta aintziretan bizi den mamu bat da, uraren ninfa, sukubo edo deabru bat.

Thumb
Rusalka (Ivan Bilibin), 1934.

Errusiar, bielorrusiar eta ukrainar tradizioen arabera, rusalka bat ibaien hondoan bizi zen irelu moduko bat da. Gauerdian, zelaietatik atera eta dantzan egiteko ohitura dute. Gizon eder bat ikusten badute, kantuz eta dantzaz liluratzen dute, eta orduan ibai hondora eramaten dute, ito arte harrapatuz.

Errusiako literaturan, gizon eta senar desleialen sorgin hilgarri horren presentzia literarioa XVIII. mendearen amaierakoa eta XIX. mendearen lehen erdialdekoa da. Erdi Aroko elezahar eslaviarretan, rusalka pertsonaia manikeo bat bezala agertzen da: alde batetik, tentagarria eta arriskutsua da, gizakiei kaltea eragiten diena, eta, bestetik, biktima bat bezala agertzen da, arima mindu bat bezala.[1]

Tatyana Mikhailova errusiar hizkuntzalariak dio, gaur egungo Errusian, Rusalka hitzak bi esanahia dituela. Batetik, deabru femenino bat da, uretatik gertu bizi den mamu bat....; bigarrenik, "sirena"-ren baliokidea da: uretan bizi den arrain-buztana duen espiritu femeninoa.[2]

Remove ads

Jatorria

Batzuetan esaten da rusalka hildako izakia dela, "indar ilunarekin" lotua. D.K.. Zelenin (1878-1954) folkloristaren arabera, indarkeriaz eta garaia baino lehen hil diren emakume gazteek, beren senargaiak utzi zituelako beren buruaz beste egin duten emakumeek, edo ezkontzatik kanpo haurdun geratzean beren buruaz beste egin zutenek, izpiritu horiek lurrean igaro beharra zuten eta hiltzeagatik bete ez duten denbora hori, izpiritu moduan pasa behar dute.

Badago beste bertsio bat, rusalka bat ibai edo aintzira batetik gertu erail duten emakume gazte baten arima dela dioena, eta leku hori sorgindu egiten duena. Ez du zertan txarra izan behar, eta bakean atseden hartzen utziko zaio bere heriotza mendekatua bada.

Leku batzuetan bataiatu gabeko haurren izpirituak zirela ere esaten zen, normalean ezkontzatik kanpo jaiotakoak eta amek abandonatuak. Basoan noraezean ibiltzen dira izaki horiek, eta bataiatuak izatea eskatzen dute, bakea izateko. Ez dira nahitaez izaki onberak, eta gizakiari eraso ere egin diezaiokete.

Remove ads

Deskribapena

Thumb
Ivan Kramskoi, Rusalki ("Sirenak"), 1871

Rusalka hil zen ibaian dagoenez, handik atera eta zuhaitz batera igo daiteke, bertan eseri eta kantatu, ontziraleku batera joan eta ilea eskuilatzeko eseri, edo beste batzuekin elkartu eta zelaian korrika dantzatu.

Batzuetan esaten da rusalka baten begiek su berdea bezala egiten dutela distira; beste batzuetan, berriz, haiek izugarri zurbilak direla esaten da, begi-niniak agerian ez dituztenak, Ivan Bilibinen marrazki ezagunean bezala. Ile berdexka du, eta beti hezea. Kondaira batzuen arabera, ilea lehortuko balitzaio, rusalka hil egingo litzateke.

Rusalkik gizonak seduzitzea maite du. Beren kantuz seduzitzen dituzte, eta gero ito. Seduzituak diren gizonak haien besoetan hil daitezke, eta haien barrea entzuteak heriotza ere ekar dezakeela esaten da.

Ibai, erreka eta urmaeletan zeuden eta Errusian folklorean hiltzaile fama zuten. Hala ere, rusalki batzuek hilkorrak maite zituzten, eta batek lakutik alde egin zuen printze batekin ezkontzeko. Batasunerako baldintza bakarra zen rusalka gizakien artean geratuko zela gizona leiala zen bitartean. Desleialtasun baten aurrean, etxera itzultzen zen rusalka, eta besarkada soil batek heriotza esan nahi zuen.

Thumb
Deabrutua (Rusalka seriea) - zatia. Olio-pintura mihise gainean. 39,5 x 109 cm. Krakoviako Unibertsitate Jagellonikoaren museoa.

San Petri egunaren ondoren, ekainaren 29an, Rusalkak gauez ilargipean dantzatzen dira, eta Errusia Txikian (gutxi gora behera Ukaina) eta Galitzian, Rusalkak (edo Mavki, han deitzen zaien bezala) dantzan aritu diren tokian, belarrezko zirkulu ilunagoak eta aberatsagoak aurkitzen dira zelaietan. Batzuetan, artzain bat beraientzat musika jotzera bultzatzen dute. Gau osoan dantzatzen dute beren musikaren doinuan: goizean, hutsune batek markatzen du beren oinek erritmoa markatu duten lekua. Batzuetan, gizon batek rusalkiekin topo egiten du, eta bere gorputza bihurritzen eta mugitzen hasten da modu arraroan. Nahi gabe, dantzan ari diren ruslakien keinuak imitatzen ditu eta, bizitza osoan zehar, deformatuta geratzen da edo "San Vitoren dantzaren" biktima da. Rusalkek lehortzen jarri duten lihoa zapaltzen duen edonork indar guztiak galtzen ditu edo elbarri geratzen da; Rusalnaya (edo Rusalkas') astean lan egiten dutenak ganadua eta etxeko hegaztiak galduz zigortua da. Batzuetan, rusalkiek gizon eta neska gazteak erakartzen dituzte beren gordelekuetara, eta barrezka hiltzen dituzte, ito urarekin edo eztarria estututuz.

Thumb
Sergey Solomkoren (1867 - 1928) posta-txartela

Rusalkiek zerikusi handia dute uztarekin, batzuetan ugaria eginez eta beste batzuetan euriarekin eta haizearekin hondatuz. Errusia Zuriko nekazariek diote Rusalkiak heldutako zereal landareen artean bizi direla; eta Errusia Txikian uste da Mendekoste Igandearen bezperan labore sailetara irteten direla, eta han, kantu eta txalo alaiekin, zekalean harat eta honat ibiltzen direla edo beren zurtoinetatik zintzilikatzen direla eta alde batetik bestera kulunkatzen direla, labore landareak haize bortitz baten pean balego bezala uhertzeko moduan.[3]

Rusalka eslaviarrek ere gozatu egiten dute beren ile luzea orrazi batekin orrazten. Kasu bakoitzean, material desberdinez egina dago: urrezkoa, zilarrezkoa, zurezkoa, adarrekoa eta arrain-eskeletozkoa izan daiteke, eta alegiek haren ahalmen magikoa nabarmentzen dute. Moskuko Unibertsitateko Tatyana Mikhailovarentzat, Naturaz gaindiko emakumezko izaki batek ilea orrazteko duen arrazoia bi kontzeptu bereizitan banatu behar da. Lehenengoa arriskuarekin zerikusia duen naturaz gaindiko emakume baten ile luzea da. Bigarrena, orrazi magikoa objektu arriskutsutzat hartzearen tabua da.[2]

Remove ads

Rusalkaren astea

"Rusalki" delakoak Rusalkien Astean, ekainaren hasieran, arriskutsuagoak zirela uste zen. Garai hartan, ur-sakonera utzi eta gauez urki eta sahatsen adarretan kulunkatzen zirela uste zen. Aste horretan igeri egitea erabat debekatuta zegoen, rusalkiek igerilaria ibai hondoraino eramango zuten beldurrez.

Max Vasmerrek errusiar-germaniar filologoak azpimarratu du rusalka hitzak berak Mendekoste garaiko neska gazteen dantza tradizionalei egiten ziela erreferentzia. Hitza grekozko ῥουσάλια hitzetik dator, hau da, "Rosalia", Mendekoste astea izendatzeko latinezko terminoa (hasieran "arrosen jaialdia" esan nahi zuena).

Musika eta literatura

Thumb
Růžena Maturová sopranoa antzeztu zen lehen Rusalkaren paperean

Rusalkien gaineko herri kondairek sorrarazi zuten Aleksandr Pushkinen poema dramatiko bukatugabea, Nabokovek bere lanik burutsuenetakotzat goraipatua, eta Gogolen Maiatzeko gaua edo Emakume itoa ipuin luzea. Bi obra horiek inspiratu zituzten, hurrenez hurren, Dargomyjskiren Rusalka opera eta Rimski-Kórsakoven Maiatzeko gaua opera. Jeinu hau Antonín Dvořáken, Rusalka operako pertsonaia nagusia ere bada. C. J. Cherryh estatubatuar idazlearen Errusiar ipuinak zientzia-fikziozko eleberriaren izena ere bada.

Guy Gavriel Kay kanadiar nobelistaren eleberri batean, Tiganan, mito horretan oinarritutako pertsonaia bat dago, Riselka izenekoa.

Mila gau eta bat gehiago ipuin bilduman Xerezade eta sultanaren arteko bosgarren gauean "Printzea eta rusalka" ipuina kontatzen du neskak: istorioan, jeinuak neska galdu baten itxura hartzen du, eta printzea engainatzen du, irentsi ahal izateko.

Remove ads

Herri kultura modernoan

Quest for Glory: Shadows of Darkness (1993) bideo-jokoan, Paladin klaseko protagonista batek Elyssa izeneko Rusalka bati lagundu diezaioke bakean atseden hartzen, bere hiltzailea, Janos, jokotik kanporatua izaten bada, hark ito baitzuen laku batean.

Call of Duty: Black ops bideo-jokoan, Nova proiektua aurrera eramateko zenbaki igorle eta instrukzio igorle nagusia duen itsasontziak, Rusalka du izena.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads