Ruth B.

egile abeslari kanadarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Ruth B., izen osoa Ruth Berhe, (Edmonton, Alberta, Kanada, 1995eko uztailaren 2a- ) pop abeslari eta kantautore kanadarra da. Pianoa jotzen du.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Ruth Berhe Edmonton hirian jaio zen[1]. Nerabezaroan arropa denda batean lan egiten zuen bitartean Vine plataforma digitalean hainbat abesti ipini zituen. Aurreneko bideoa 2013ko maiatzaren 9an eskegi zuen[1]. 2014 urtean Once Upon a Time teleseriearen soinubandako abesti zati baten bertsio bat egin zuen eta astebetean 84.000 like jaso zituen[2]. Jarraitzaileek kanta osoa abesteko eskatu zioten[3] eta "Lost Boy" abestiak dagoeneko 300 milioi stream lortu ditu Spotify-en eta platinozko abesti laukoitza bihurtu zen 2018an[4].

Arrakasta itzela izanik EP bat grabatzera animatu zen, The Intro izena izan zuena[5]. Lau abesti ditu eta tartean "Lost Boy" dago. 2016an disko luzea grabatzea pentsatu zuen. Joel Little ekoizle zeelandaberritarrarekin grabatu zuen[6]. Lorde abeslariari aurreneko diskoa grabatu zion ekoizle bera da. Diskoa atera aurreko singleak "If This is Love" eta "Dandelions" izan ziren. 2017ko maiatzaren 5ean atera zen Safe Haven diskoa[7] eta Juno Sarietan eta Kanadako musika irratien sarietan "artista debutari onenaren saria" eskuratu zuen. Horretaz gain "urrezkoa diskoa" izan zen Kanadan. Abestirik entzunena "Superficial Love" izan zen.

2018an Juno sarietan Urteko artistarik onenaren saria jaso zuen[4]. 2019ko martxoan EP berria atera zuen, Maybe I'll Find You Again[8].

Remove ads

Diskografia

  • The Intro (2015, Columbia) - EPa
  • Safe Haven (2017, Columbia)
  • Maybe I'll Find You Again (2019, Columbia) - EPa

Sariak

  • Juno Awards:
    • 2017: Artista debutari onena
    • 2018: Urteko artista onena
  • Canadian Radio Music Awards:
    • 2017: Artista debutari onena (Hot AC eta CHR kategoriatan)

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads