Sabena

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Sabena (IATA: SN, OACI: SAB), Société Anonyme Belge d’Exploitation de la Navigation Aérienne Belgikako airelinea nazionala izan zen 1923an sortu zenetik 2001. urtean porrot ekonomikoa izan zuen arte[1]. Hurrengo urtean, SN Brussels Airlines konpainiak erosi zituen Sabenaren aktiboak eta Brussels Airlines izena hartu zuen. Airelineak Brusela-Zaventem aireportuan zuen egoitza.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Remove ads

Historia

Sabena 1923ko maiatzaren 23an hasi zen lanean, eta Belgikako airelinea nazionala bihurtu zen. Belgikako gobernuak sortu zuen, 1919an sortutako SNETA (Syndicat national pour l'étude des transports aériens) aurreko enpresa itxi eta gero. Sabenaren lehen hegaldi komertziala Bruselaren eta Londresen (Erresuma Batua) artean egin zen 1923ko uztailaren 1ean, Ostenden geldialdia eginez. Hurrengo urtean Rotterdamera (Herbehereak), Basileara (Suitza, Estrasburgotik) eta Amsterdamera bidaiak egiten zituen.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads