Sake
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sakea (japonieraz: 酒) Japoniako alkoholdun edaria da, batez ere arrozarekin egiten dena. Japonian nihonshu (日本酒, "japoniar pattar") izena ere du, sake hitza "alkoholdun edari" oro har esateko erabilia baita.
Sorrera
Japoniako arroz-ardo goxoa esan ohi zaion arren sakeari, Ekialdeko Asiako edozein arroz-edari alkoholdun bezalatsu (hala nola huangjiu eta cheongju edariak), garagardoaren sorkuntzarekin antzeko prozesu baten bidez sortzen da: almidoia alkohol bihurtzen den (ardotan, berriz, mahats fruituko azukrea berotuz sortzen da alkohola).
Garagardoaren prozesuaren parekatuta, ezberdina da, zertzelada batean: garagardoan almidoitik azukrera eta azukretik alkoholera aldatzea bi urratsetan gertatzen da, baina sakea hazten denean, aldaketok aldi berean gertatzen dira. Alkohol edukia sake, ardo eta garagardoaren artean ezberdina da; garagardo gehienek % 3 eta % 9 artean daukate, ardoak, oro har, % 9 - % 16, eta sakeak gehixeago, % 18- % 20; nahiz eta askotan % 15 ingurura jaisten den botilan baino lehen urarekin urardotuz.[1]
Remove ads
Zerbitzatzeko modua
Japonian —edari nazionala da—, sakea zeremonia bereziaz zerbitzatzen da, zeramikazko edo portzelanazko botilatxo batetik (hor berotua gorde da) sakazuki izeneko portzelanazko kopa txiki batera, edateko. Edari aldaeraren arabera, sakearen tenperatura gomendatua asko aldatzen da.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
