Salamanca

From Wikipedia, the free encyclopedia

Salamancamap
Remove ads

Salamanca[1] izen bereko probintziako hiriburua da, Gaztela eta Leongo autonomia-erkidegoaren hego-mendebaldean kokatutakoa. Tormes ibaiaren ertzean dago eraikita, eta 153.472 biztanle zituen 2011an. Erkidego osoko hirugarren udalerririk populatuena da, Valladolid eta Burgos ostean.

Artikulu hau Espainiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salamanca (argipena)».
Datu azkarrak Salamanca, Administrazioa ...

Bi alde bereizten dira Salamancako hirian: 1936tik aurrera eraiki zen hiria, batetik, eta Erdi Arokoa, bestetik. Monumentuei dagokienez, multzo nabarmena dago hirigunean.

Remove ads

Ondarea

Monumentu aipagarriak dira XII. mendeko katedral zahar erromanikoa, XVI-XVIII. mendeetako katedral berria —molde gotiko, errenazentista eta barrokoan egina—, XV-XVI. mendeetako San Esteban eliza domingotarra, XVI. mendeko unibertsitateko eskolak, XVIII. mendeko plaza nagusia eta XVI-XVIII. mendeetako eliza eta jauregi ugari. 1988an, gizateriaren ondare izendatu zuen UNESCOk.

Bestela, bertako Aste Santua deklaratu dute nazioarteko interes turistikodun jaia.

Remove ads

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Salamanca), Hila ...
Remove ads

Historia

Thumb
Salamancako katedral berria

Kartagotarrek sortu zuten Elmantica eta Salmantica hiri zaharra. Anibalek konkistatu zuen K.a. 220. urtean, eta oso komunikabide garrantzitsua izan zen erromatarren garaian. Musulmanek hartu zuten hiria VIII mendearen hasieran. Hurrengo urteetan gainbehera nabarmena izan zuen, musulmanen eta kristauen arteko gerrak zirela eta.

Alfontso VI.ak bere suhi Raimundo Burgundiakoari agindu zion hiria berriro eraiki zezan. Alfontso IX.ak unibertsitatea sortu zuen 1200ean, Alfontso X.aren garaian Europa guztian zehar ospe eta sona handia izan zuen ikastetxea, hain zuzen. 1520an, komunitateen arteko gerra zela eta, herri osoa matxinatu zen Salamancan, eta nobleak eta lur-jabe handiak kanpora egotzi zituzten.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan, gainbehera etorri zen hiriko ekonomia, larrugintza eta ehungintza desagertu ziren, eta izugarri murriztu zen biztanle-kopurua.

Napoleonen armadaren mende egon zen 1808tik 1812ra.

1936ko Gerra Zibilean, Francoren armadaren alde agertu zen hiria hasieratik, eta gobernu-egoitza izan zen.

Unibertsitatea

Salamancako Unibertsitatea 1218an sortu zuten, eta Europako zaharrenetako bat da.

Thumb
Salamancako Unibertsitatearen aurrealdea

Ekonomia

Errepide eta burdinbideen gune garrantzitsua da. Nekazaritza-produktuen merkataritza, industria (tresneria mekanikoa, metalurgia, kimika-industria, janari-industria, ehungintza) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads