San Millán de Susoko monasterioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
San Millán de Susoko monasterioa ("suso" hitzak gazteleraz gora edo goi esan nahi du, nahiz eta gaur egun ez den erabilia) Errioxako Donemiliaga Kukulako udalerrian kokatzen da, Cárdenas ibaiaren ezkerraldeko ertzean. Gerora eraiki zen eta beherago kokatua dagoen San Millán de Yusoko monasterioarekin batera monumentu-multzo bat osatzen du 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena.
728 metroko altitudean dago.
Monasterioa VI. mendean hasi ziren eraikitzen. 922. urtetik Naiarako erresumari eta Iruñeko Erresumari lotuta egon zela pentsatzeko dokumentazioa badago, beti ere muga-mugan, Gaztelako Erresumatik oso gertu. (Gaztelako Erresumako muga zaintzen zuen Pazuengos Gaztelua bost kilometro eskasera zegoen 1.251 metroko altitudean[1] eta muga Ollora aldean).[2]
XI. mendean nahikoa aurreratuta zegoen beheko monasterioa, Yusoko monasterioa. Behean espazio handiagoa zegoen eraikitzeko eta erosotasun handiagoak lor zitezkeen. Ospitale moduko bat eraiki zuten beheko monasterioan ezer baino lehen eta hara eraman zituzten, 1053. urtean, Donemiliagaren ustezko gorpuzkiak, santuaren gorpuzkiak. Gero, eliza egin eta gero, santuaren gorpuzkiak elizaren aldare nagusian utzi zituzten 1067. urtean.
Donemiliaga 574. urtean hil zen kristau bat izan zen, geroago santu ospea lortu zuen gizona.
Monasterio honek garrantzia linguistiko handia du. Bertan monje batek Donemiliagako glosak idatzi zituen, latinez idatzitako testuak argitzeko helburua duten era ezberdinetako oharrak. Gehienak latinez badaude ere, gutxi batzuk erromantze goiztiar batean daude idatzitaː Penintsulako erromantzezko lehen testuetakoak dira, eta horregatik batzuetan gaztelaniaren sehaskatzat jotzen da. Haiekin batera euskarazko bi glosa daude, euskarazko lehen hitz idatziak ere badirenak.
Hauek dira euskarazko glosak:
- jzioqui dugu / guec ajutuezdugu
- "merezi dugu" / "ez zaigu komeni"

Remove ads
Iruditegia
- Eraikinaren oinaren planoa
- Barnealdeko arkupea
- Zenotafioa
- Nafarroako erreginen hilobiak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads