Sarah Turtle

itzultzaile britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Sarah Turtle
Remove ads

Sarah Jane Turtle (Croydon, Londres, Ingalaterra, 1952) irakaslea eta itzultzailea da.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Bizitza

Hizkuntza Modernoetan (alemana eta gaztelania) lizentziaduna da, Bradfordeko Unibertsitatean. Laudiora etorri zen gaztelania ikastera, eta 1975. urtetik Euskal Herrian bizi da. Iñaki Mendiguren idazle eta itzultzailea ezagutu zuen, eta harekin ezkondu.[1] [2] Itzulpengintzan dihardu gaur egun. 2012an Tom Sawyer-en abenturak liburua itzultzeagatik Euskadi Literatura Saria irabazi zuen senarrarekin.[3] J. K. Rowling (Harry Potter saila, 2000-2007) bezalako egileak itzuli ditu euskarara, beste askoren artean.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads