Sarpa
arrain espeziea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sarpa (Sarpa salpa) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena.[1] 30 cm inguru luze dira ale helduak. Gorputz egituraz arrautza itxurakoak eta alboetatik zapal samarrak dira. Aho estua dute. Bizkarrean hegal bakarra dute, buruaren atzetik ia isatserainokoa. Sabel-hegalak laburrak dituzte, eta uzkialdekoa, berriz, luze samarra. Kolorez gris zilarkarak dira, baina gorputzaren alde banatan urre koloreko 10-12 zerrenda ere badituzte. Mediterraneo itsasoan eta Ozeano Atlantikoan bizi dira. Algak eta oskoldunak jaten dituzte batez ere.
Salparen haragia jateak haluzinazioak eragin ditzake;[2] izan ere, Erromatar Inperioaren garaian, olgetarako drogatzat jaten zuten.[3] Bizkaian bedarjale, salba edo sabai diote.[4]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
