Sebastia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sebastia (arabieraz: سبسطية, Sabastiyah; grekeraz: Σεβαστη, Sevastee; hebreeraz: סבסטי, Sebasti; latinez: Sebaste), Sabastia edo Sabastiya izenez ere ezaguna, Palestinako herri bat da, 2.614 biztanlekoa[1], Nablusko Gobernazioan kokatua, Zisjordania okupatuan[2], Nablusko hiritik 12 kilometro ipar-mendebaldera[3].
Udal-azalera 4.810 dunamekoa[4] da (4,81 kilometro karratu), 150 dunameko eremu urbanizatua. Udal lursail gehienak C Eremuan daude, Israelek zuzenean kudeatutakoak[5].
Aztarnategi arkeologiko ugari daude Sebastian. Horien artean, Nabi Yahya meskita nabarmentzen da. Antzinako katedral gurutzatu baten gainean eraiki zen, eta, tradizioaren arabera, Joan Bataiatzailearen hondakinak gordetzen ditu[5]. Sebastia UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagai izan zen 2012an.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

