Segia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Segia
Remove ads

Segia egungo Zaragoza probintziako Ejea de los Caballerosen zegoen erromatar garaiko hiri baskoia izan zen[1]. Hiria antzinako Burdin Aroko herrixka batean sortu zuten.[2] Arba ibaia sortzen duten Arba de Biel eta Arba de Luesia ibaien lotunean zegoen.[3]

Thumb
Segia edo Sekia grafia iberikoaz idatzita

Hasieran suessetanien hiria izan zen baina k. a. 184an Marko Terenzio Varronek konkistatu eta baskoien eskuetan geratu zen.

Klaudio Ptolomeok aipatu zuenen Setia izena eman zion[4], agian Betikan zegoen hiriarekin nahaspilaturik. Plinio Zaharrak ere hiriaz idatzi zuen eta Itinerarietan agertu zen[5]

Thumb
Saludieko As txanpona. Zalduna dauka ikonotzat.

K.a. 89. urteko Ascoliko brontzean agertzen dira aipatuta Gizarte Gerran borrokatzeko osatu zen Turma Salduitanako[oh 1] gerlariak. Horien artean, soldadu aritutako hainbat Segiatarren izenak, adibidez, euskal-akitanierazko izena duen Arranes Arbiscar.

Remove ads

Oharrak

  1. Gaur egun Zaragoza den hirian egondako Salduie hirian erreklutatu zen zalditeria unitate bat

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads