Semion Timoxenko

From Wikipedia, the free encyclopedia

Semion Timoxenko
Remove ads

Semion Konstantinovitx Timoxenko (errusieraz: Семён Константинович Тимошенко, Semën Konstantinovič Timošenko; ukraineraz: Семе́н Костянти́нович Тимоше́нко, Semen Kostiantynovych Tymoshenko; Furmanivka, Besarabia, Errusiar Inperioa, 1895eko otsailaren 18agreg./otsailaren 6ajul. - Mosku, 1970eko martxoaren 31) sobietar mariskala izan zen.

Datu azkarrak People's Commissar for Defense (en), SESBeko Sobiet Goreneko kide ...
Remove ads

Bizitza

1917an Armada Gorriko kide egin zen. 1918-1920 urteetan Polonian barneratu zen militar taldearen komandante zen. Stalinekin eta Voroxilovekin batera Wrangelen osteen aurka borrokatu zen. Gerra zibila amaitutakoan alderdi komunistako kide egin zen, eta alderdiko batzorde zentraleko kide hautatu zuten. 1939an Finlandiaren aurkako gerran parte hartu zuen, eta han gerrarako dohainak erakutsi zituen. Poloniako ekialdea okupatu zuen ondoren eta 1940an mariskal egin zuten. 1941ean Alemaniako gudarostea gerarazi zuen Smolensken eta urte bereko azaroan Rostov berreskuratu zuen Errusiarentzat. 1942. urtean, ordea, Kharkiveko gudua galdu zuen eta Georgi Zhukovek okupatu zuen haren kargua. 1945-1947 urteetan Txinan izan zen, eta txinatar gudarostea berrantolatzeko lanetan jardun zuen. 1955-1960 urteetan Minsk aldeko gudarosteko buruzagia izan zen.

Remove ads

Erreferentziak

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads