Sentinelera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Sentinelera
Remove ads

Sentinelera Indiako Ipar Sentinel uharteko sentineldar aborigenek hitz egiten duten sailkatu gabeko hizkuntza ezezagunari eman zaion behin-behineko izena da. Oso gutxi ezagutzen da sentineldarrei eta euren hizkuntzari buruz; izan ere, bere oldez gainerako mundutik erabat bakarturik bizi dira eta uhartea pertsona arrotzengandik babesten dute.[1]

Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...

Sentinelera galzorian dagoen hizkuntzatzat hartzen da uharteko biztanle kopuru apala dela eta.[2]

Remove ads

Sailkapena

Uste da uhartetarrek hizkuntza bakarra hitz egiten dutela eta hori andamandar hizkuntza familiakoa izan litekeela. Inguruko beste lurraldekin aurkitu diren kultura eta teknologia antzekotasunak oinarri hartuz, jarawa hizkuntzaren ahaidea izan litekeela irizten da. Hala ere, jarawazko hitzak eta keinuak erabiliz sentineldarrekin harremanetan jartzen saiatu ziren bi espediziok huts egin zuten, hauek ez baitzieten hitzik ulertu.[3]

Remove ads

Lexikoa

Sentinelerazko hitz bakar bat ere ez da ziurtasunez ezagutzen, eta erregistratutako hitz bakarrak gaga (kokoa) eta laha (eman) dira. Hala ere, pertsona-izen bat egiaztatu da: Dāūwacho-chégálé-bāī, Maurice Portmanek jaso zuena. «Urte batzuk lehenago Ipar Sentineletik kanoa batean alde egin eta, Rutland uhartetik, Cinque uharteetara eta Andaman Txikira iritsi zen» sentineldar gizon baten izena zen.[4]

Sentineleraren lexikoari buruzko informazio gehiago M. Sreenathan indiar antropologoak eman zuen 2020an, 1990eko hamarkadan uhartean sentineldarrekin harreman laburra izan zuen taldeko kideak. Sentineldarrek kokoak biltzean liya eta luwa hitzak erabiltzen zituztela nabaritu zuen, eta jarawa hizkuntzako hitz konparagarrietan oinarrituta, «gertu» eta «urrun» esan nahi zutela ondorioztatu zuen. Beste hitz batzuk ere jaso zituen: məəŋə məəŋɖa, əc ale, ʈ/ɖaŋ, ɖaik, kayə, tu aɖe, pila eta .[5]

Remove ads

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads