Septizemia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Septizemia
Remove ads

Septizemia "odolaren infekzioa" da, itzulpen zuzenean. Infekzio orokorra da -sistemikoa-, mikrobio patogenoak zirkulazio sistemara lehenbizi, eta hortik -odolaren bitartez- gorputzaren atal guztietara iristerakoan gertatzen dena.

Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Septizemiaren jatorrian bakterioek -gehienbat- sortutako oinarrizko infekzioa dago. Infektaturiko gune horretatik bakterioak odolera pasatzen badira, balizko septizemia gauzatzen da. Bakterioek eragindako septizemia motari bakteriemia deritzo.

Streptococcus, Staphylococcus, Neisseria eta zenbait bakterio Gram negatibo dira septizemiaren eragile nagusiak.

Septizemia gaitz larria da, garai batean heriotza-tasa handia zuena. Antibiotikoak erabili aurretik hilkorra zen beti. Gaur egun, ordea, zain barneko bidetik antibiotikoak jarriz gaixo gehienak sendatzen dira.

Septizemia ugarik klinika eta ospitaletan dute sorburu, bertan baitaude gaixo immunogutxituak, infekzio hauek harrapatzeko sentikorragoak direnak.

Remove ads

Kanpo estekak

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian
Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads