Shericka Jackson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Shericka Jackson (1994ko uztailaren 16a)[1] 400 metroetan eta, 2021az geroztik, distantzia laburragoetan espezializatutako esprinter jamaikarra da. 400eko proban, brontzezko dominak irabazi zituen 2016ko Olinpiar Jokoetan, 2015eko Munduko Txapelketan eta 2019ko Munduko Txapelketan. Lehiaketa berdinetan, Jacksonek dominak gehitu zituen 4 x 400eko erreleboetan, zilarrezko bat, urrezko bat eta brontzezko bat gortuz, hurrenez hurren. Urrezko domina ere lortu zuen 4 x 100 proban 2019ko Munduko Txapelketan. 2021eko denboraldian, brontzezko domina irabazi zuen 100 metroetan eta 4x400eko proban eta urrea 4x100m-ko erreleboan 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan.
2021ean, Jacksonek 10,8 segundo eta 22 segundo azpiko marka pertsonalak lortu zituen lehen aldiz 100m-etan eta 200 m-etan hurrenez hurren, Jamaikako Olinpiar Jokoeta sailkatzeko probetan, eta gero 10,76s-ra hobetu zuen 2020ko Olinpiar Jokoetan 100m-etako distantzian (2021eko Prefontaine Classic-en berdindua). 400 m-etako onena 49,5s azpitik du, proba horietan aldi berean halako marka lortzen duen emakume gutxienetakoa da.
Remove ads
Nazioarteko emaitzak
Marka pertsonalak
Zirkuituko garaipenak
- Diamond League meeting-ak
- 2018 (1) (200 m): Parisko Meeting-a
- 2019 (1) (400 m): Londresko Urteurreneko Jokoak
- 2021 (1) (200 m): Stockholm Bauhaus-Galan
- Continental Tour – Urre maila
- 2021 (1) (200 m): Székesfehérvár Memoriala
Titulu nazionalak
- Jamaikako Atletismo Txapelketa
- 200 m (1): 2018
- 400 m (2): 2017, 2019
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads