Sigrid Undset

idazle norvegiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Sigrid Undset
Remove ads

Sigrid Undset (Kalundborg, Danimarka, 1882ko maiatzaren 20a - Lillehammer, Norvegia, 1949ko ekainaren 10a) norvegiar idazlea izan zen. Marta Ulia anderea (1907) nobelarekin eman zen ezagutzera, eta haren ondotik Jenny (1911) eta Udaberria (1914) lanak argitaratu zituen. Bere garaiko feminismoaren aurka zegoen, eta nobela horietan maitasun librearen aldekoak kritikatu zituen eta emakumearen etxeko lana azpimarratu zuen ("Ez zaitezte feministak izan, izan zaitezte emakumeak, emazteak eta amak"). Kristin Lavransdatter (1920-1922) eta Olav Audunssön (1925-1927) nobelak dira ezagunenak; gizonaren eta emakumearen arteko lehia dute gaitzat. 1925ean, katolizismora bihurtu zen eta esperientzia hori kontatu zuen Gymnadenia (1929) eta Sasia sutan (1930) obren bidez. Erlijioaz zituen ideiak azaldu zituen Ida Elisabeth (1932), Emakume fidela (1936) eta Madame Dorthea (1936) lanetan. Nazismoaren aurka zegoen, eta alemaniarrek Norvegia okupatu zutenean, Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen. 1928an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Lanen zerrenda

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads