Ulianovsk

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ulianovskmap
Remove ads

Ulianovsk[1] (errusieraz: Ульяновск), 1780 arte Sinbirsk eta 1780-1924 bitartean Simbirsk (errusieraz: Симби́рск) deitua, Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoen Ulianovsk oblastaren hiriburua. Volga eta Sviyaga ibaien bilgunean dago[2], Moskutik 893 kilometrora. 2010ean 613.786 biztanle zituen[3].

Datu azkarrak Ulianovsk Ульяновск, Administrazioa ...

Vladimir Leninen (Vladimir Ilyich Ulyanov sortzez) sorlekua izan zen, eta haren omenez jarri zitzaion Ulianovsk izena 1924an.

Remove ads

Historia

1648an eraiki zuten Simbirskeko gotorlekua, Volga ibaiaren ezkerraldeko muino batean, Errusiar Inperioaren sortaldeko mugak babesteko asmoz. Errusia Siberiarantz zabaldu ahala, Simbirsk hiriaren garrantzi estrategikoa apalduz joan zen. 1796an hiri bihurtu zen, eta Volga ibaiertzeko merkataritza guneetako bat zen. Arrantza, abeltzantza, nekazaritza eta basotik lortutako produktuak merkaturatzen zituzten.

1924ko maiatzaren 9an izena aldatu zioten hiriari, ordutik aurrera Ulianovsk deitua izateko, Vladimir Lenin politikari eta iraultzailearen omenean. Han jaioa zen 1870ean, eta jaiotzaren mendeurrena ospatzeko (1970.ean) hiriaren hainbat gune eraldatu zituzten, ulianovtarrekin lotura zuzena zuten eraikuntzak kasu.

Egun industria hiria da: autoak eta hegazkinak ekoizten dituzte, besteak beste.

Remove ads

Klima

Ulianovskek klima kontinental hezea du; udak beroak dira eta neguak hotzak.

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Ulianovsk), Hila ...
Remove ads

Hiri senidetuak

Ulianovsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Ulianovsktar ospetsuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads