Sirona
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sirona jainkosa bat izan zen zelta kulturan, Belenos jainkoaren emaztea kasu batzuetan, eta haren gurtzak iturburu termalekin estuki lotuta zegoen. Ekialdeko Galian eta Danubioko limesean gurtu zuten batez ere eta sugeak eta arrautzak zituen ikurrak.
Sironari eskainitako lekuen kopuruari eta hedapen geografikoari erreparatzen badiogu, Bretainiatik, mendebaldean, Hungariara, ekialdean aurkituko baitugu bere santutegiak, oso jainkosa ezaguna zela ikus dezakegu.
Jainkosa irudikatzen duten artefaktuak aurkitu dira, batzuetan bakarrik agertzen delarik, eta beste batzuetan, Grannus jainkoarekin (Apolo Grannus), hori ere osasunarekin eta iturrien sendagarriekin lotuta zelarik.[1]

Bere santutegi bat aurkitu zen Mosella haraneko Hochscheiden, non Sirona jainkosa eserita irudikatzen zen, diadema bat buruan zeraman, zakur bat magalean pausatua zuen, eta suge bat eskuineko besoaren inguruan, hiru arrautzari eusten zion bitartean. Sugea antzinako zibilizazio edo kulturen sendaketaren sinboloa izan ohi da, arrautzak ugalkortasuna[1] edo berpizkundea sinboliza dezakete. Miranda Green historialariak dio, txakurra ere sendaketaren jainko-jainkoekin maiz agertzen dela, eta badirudi sendaketarekin lotzen zutela zeltek.[2]
Mainzen eta Sainte-Fontainen (Mosela) ere aurkitu zituzten haren ikonoak. Lehenengoan mahatsa dauka eskuan, bigarrenean, berriz, aleak eta fruituak.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads