Sjælland
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sjælland edo Seelandia[1] (danieraz: Sjælland) Danimarkako uharterik handiena da Groenlandiare ondoren. Herrialdeko ekialdean dago kokatuta. 7.031 km²-ko azalera du eta , 2.491.090 biztanle dituena (2012). Bertan Kopenhage Danimarkako hiriburua dago.
Remove ads
Geografia
Iparraldean Kattegat itsasarteak, hegoaldean Itsaso Baltikoak, ekialdean Oresund-ek (Sund) eta mendebalean Belt Handiak mugatua dago. Lurralde lau emankorra da, aintzira asko dituena. Ipar-ekialdean muinoak eta basoak ditu.
2007. urteko banaketa administratiboaz geroztik irla bi eskualdetan banaturik dago:
Hiri nagusiak
- Kopenhage (hiriburua, 551.900 biztanle)
- Frederiksberg (100.814)
- Gentofte (71.052)
- Gladsaxe (64.102)
- Lyngby-Taarbæk (51.887)
- Hvidovre (49.724)
- Roskilde (46.701)
- Helsingør (46.189)
Beste hiri aipagarri batzuk:
Remove ads
Ekonomia
Etekin handiko nekazaritza: erremolatxa, fruitu arbolak, baratze landareak. Industria da ekonomia jarduera garrantzitsuena, eta uhartearen erdia hartzen duen Kopenhage hirian dago bilduta.
Ondasun nabarmenak
- Kopenhage: Jauregi, eliza, antzoki eta abarrak.
- Kronborg gaztelua (Helsingør): UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua.
- Roskildeko katedrala: UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua.
- Frederiksborg gaztelua (Hillerød)
- Roskildeko itsasontzi bikingoen museoa.
- Sorøko akademia.
- Gavnø jauregia (Næstved).
- Andre Mariaren eliza (Kalundborg).
- Fredensborg jauregia.
- Frederiksberg jauregia.
Iruditegia
- Amalienborg jauregia eta Frederiken eliza (Kopenhage).
- Christiansborg jauregia (Kopenhage).
- Tivoli parkea (Kopenhage).
- Nyhavn kanala (Kopenhage).
- Christiania hiri librea (Kopenhage).
- Hondartza.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads