Sotxi
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sotxi[1] (errusieraz: Сочи, georgieraz: სოჭი) hego-mendebaldeko Errusian dagoen Krasnodar kraiko hiria eta portua da. Itsaso Beltzaren kostaldean dago, Kaukaso mendilerroaren mendebaldean[2]. 2010ean 343.334 biztanle zituen[3].
Elikagai industria da ekonomia jarduera nagusia. Errusiako bainu-etxe gune nagusia da[4]. Ezaguna egin zen 2014ko Neguko Olinpiar Jokoak antolatu zituelako.
Remove ads
2014ko Neguko Olinpiar Jokoak
Artikulu nagusia: «2014ko Neguko Olinpiar Jokoak»
2006an, bere kandidatura aurkeztu zuen, eta hurrengo urtean, 2007ko uztailaren 4an, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak, 2014ko Neguko Olinpiar Jokoen herri antolatzaile aukeratu zuen; beste hautagaiak Pyeongchang (Hego Korea) eta Salzburgo (Austria) izan ziren[5].
Klima
Remove ads
Ondasun nabarmenak
- San Migel Goiaingeruaren monumentua
- Santu honen omenezko eliza
- Arbour Hondartza
- Zimni antzokia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads