Sotiate
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Sotiateak[1] (latinez: soziati) Antzinako Erroma baino lehen Akitanian bizi izan zen tribu edo herri bat zen, gaur egungo Condomois eskualdeko iparraldean eta Nérac inguruan bizi zirenak.[2] Zalantzazkoa da akitaniarrak edo galiarrak ziren.

Elusate eta Basate artean kokaturik, bere hiriburua Sosetik gertu zegoen oppidum bat izan zen, Oppidum Sotiatum izenekoa. Jean-Pierre Brèthes klasizistaren esanetan, sonoritateen herria, Sos eskualdean gune harresitu batzuena, oppidum bat (Oppidum Sotiatum), bizi zen, borrokatzen zen, txanpona egiten zuen eta beren burua administratzen zuten herri galiar bat bezala.[3]
Herri hau Publio Lizinio Krasoren aurka bakarrik borrokatu ziren bere errege Adiatuanoren agindupean (bere izenak "handinahia" esan nahi du galieraz), beste herri akitaniar guztiek koalizio bat osatu duten bitartean. Horrek pentsa arazten du Akitaniako ateetan kokaturiko galiarrak izan litezkeela.[4][5] Akitaniarrek ziren zalantzak eragiten dituen beste datu bat da, III. mendean, administrazio inperialak Akitaniako hegoaldeko herriak katalogatu zituenetan, ez zituela sotiateak aipatu Akitaniako "Bederatzi Herrien" artean;[6]; Izan ere, elusatarren lurraldeei atxikiak agertu ziren, Elusateen oppidum-aren hegoaldean. Elusa (Eauze) Novempopulaniako hiriburua izango zen.
Aldi berean,beste hizkuntzalari batzuek Theo Vennemann, José Ignacio Hualde ou Joseba Andoni Lakarra akitanieraren presentzia azpimarratzen dute Adiatuanosen guardiako gerlarien izenetan, "soldurii" izendatuak[7], bai eta Sos-en inperioaren garaian, aurkitutako inskripzioetako akitanierazko izenetan: "Adehio" eta "Harbelesteg", besteak beste.[8] Gainera sotiateen gerla buruzagiaren latinezko izenena, Adiatuannus, -annus atzizki horren bidez, akitanierara egokitu dela ikusten da.[9]
Joaquín Gorrochategui hizkuntzalariaren esanetan: «Akitaniak ere eragin galiarra izan zuen, nabarmenagoa Pirinioetatik iparralderantz eta ekialderantz urrundu ahala. Sartze horren lekukoak hauek dira: pertsona eta jainko galiarren izenak, -ates bukaera duten herrien izenak , eta geroago, "-ac" bukaera duten toponimo erromatarrak"»[10]
Remove ads
Konkista erromatarra
Sotiateak Galietako gerraren kondairaren baitan agertzen dira Historian. Zesarrek sotiateek beren aurka egindako eraso bategatik mendekua hartu nahi zuela idatzi zuen, baina badirudi Hispaniarako bidea ziurtatu nahi zuela bere legionetzat.[11] Izan ere, K.a. 78an Valerio Prekonio legatua hil zuten. Landetako Sotiate haiek Garonako Baïse ibaiak Garonan duen bokalean beren kobrea uzten zuten, Kornuallestik eztainuz kargaturiko itsasontzietan kargatzen zuten, Erromako brontzezko galdategietara eramateko, han brontzea egiteko. Kobrearen prezioarekin ez ziren ados jarri, eta arazoa bideratzeko, Valerio Prekonioren zenturioiak bidali zituzten. Sotiateek berehala garaitu zituzten zenturioiak. horiek Landetako harearantz lasterka ihes egin zuten eta zingira higikorretan ito ziren. Sarraskia izana omen zen azken soldadua ere akabatu omen zuten.[12] Lucio Manlio, Galia Transalpinako prokontsula berak ihes egin behar zian zuen.[13][14]
K.a. 56. urtean Adiatuanosen (Adiatuannus) gidaritzapean, Publio Lizinio Kraso izan zuten aurrez aurre, hamabi legionario-kohorte, zalditeria handi bat eta erromatar probintziaren menpeko lurraldeak Tolosa, Carcasona eta Narbonatik etorritako laguntza ugaria alboan zuena.[15] Zalditerien arteko borroka batean galdu egin eta euren hiriburuan (Sos-en) errefuxiatu ziren. Setiaturik egon ziren eta azkenean amore eman zuten. Zesarrek beren defentsa "erresistentzia tematia " izan zela idatzi zuen.[16][17][18]
Geroago, Goi Inperioaren garaian, Akitaniako herri hau elusatarren eta oskidateen (Houeillès, Lot-et-Garonne) artean zeudela aipatzen du Pliniok, K.o. I. mendeko idazleak, hau da konkista eta ia ehun urte geroago.[19]. Dena den, Laurent Callegarin Paueko eta Aturrialdeko unibertsitateko ikerlariak dio sotiateak, erromatarren aurka borroka gehien egin zutenak izanik, konkistatuak izan ondoren zigortuak izan zirela eta desagertu zirela. Haien lurraldea, zalantzarik gabe, egungo Sos-en-Albret eskualdea da Lot eta Garona departamentuan, eta, agian, egungo Sos herria sotiateen hiriburua izan zen.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
