Space Jam
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Space Jam 1996ko Joe Pytka estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia, kirol eta marrazki bizidun film bat da. Michael Jordan saskibaloilariak eta Billy West, Wayne Knight, Theresa Randle eta Danny DeVito aktoreek antzeztu zuten.
Estreinatu eta berehala sekulako arraskata izan zuen, 1990eko hamarkadaren bigarren erdialdeko film ikusienetakoa bilakatuz, honetan agertzen diren Looney Tunes marrazki bizidunek haurrak erakartzeaz gain, garai hartan bere kirol ibilbidearen gailurrean zegoen eta lehen erretiroaldia hartu berri zuen Michael Jordan saskibaloi jokalaria protagonista izateak, ikusle helduak ere erakarri baizituen. Guzti honek inoiz etekin ekonomiko gehien bereganatu izan duen inoizko saskibaloi filma bihurtu zuen.
2003ko martxoaren 16an ETB1en estreinatu zuten filma, eta euskarara bikoiztu zuten[1].
Remove ads
Argumentua
1993, Michael Jordan saskibaloi jokalariak bere erretiroa iragarri du.
Bienbitartean, Bugs Bunny eta bere adiskideek Nerdlucks (estralurtar txiki batzuz osatutako taldea) izeneko taldekideei saskibaloi partidu bateko erronka luzatuko diete, honen emaitzaren arabera Looney Tunes taldeko adiskideak Lur planetan jarraitu edota urruneko galaxia batean dagoen Ergelalde Mendiko jolas-parkeko ikuskizun handiena bilakatuko diren erabakiko da.
Hasiera batean, Looney Tunes taldekoek Nerdlucks ipotxak aisa garaituko dituztela usteko dute, baina Nerlucks taldekoek beren alde ezkutuko arma sekretua dute: NBAko jokalari onenen trebeziak bereganatuko (Charles Barkley, Patrick Ewing, Shawn Bradley, Larry Johnson eta Muggsy Bogues), ondorioz saskibaloian ia garaitezinak diren super monstruo erraldoiak bilakatuko dira.
Looney Tunes taldekoak guztiz kikildurik geldituko dira, baina berehala eurek ere Nerdluck taldekoei saskibaloi partiduan aurre egiteko beste arma sekretu batez baliatuko dira: Michael Jordan, inoizko saskibaloi jokalaririk onena. Horretarako, berau, Larry Bird saskibaloilari erretiratua eta Bill Murray aktorea golfean jokatzen ari direla baliatuz, Michael Jordan bahituko dute.
Remove ads
Aktoreak
- Michael Jordan: Bere burua antzeztuz
- Bill Murray: Bere burua antzeztuz
- Wayne Knight: Stan Podolak
- Thom Barry: James Jordan
- Theresa Randle: Juanita Jordan
- Manner Washington: Jeffrey Jordan
- Eric Gordon: Marcus Jordan
- Penny Bae Bridges: Jasmine Jordan
- Billy West bikoiztaileak honako pertsonaiak bikoiztu zituen:
- Bugs Bunny
- Elmer Fudd
- Dee Bradley Baker bikoiztaileak honako pertsonaiak bikoiztu zituen:
- Daffy Duck
- Tasmanian Devil
- Bully for Bugs
- Danny DeVito: Swackhammer jaunaren ahotsa
- Bob Bergen bikoiztaileak honako pertsonaiak bikoiztu zituen:
- Bill Farmer bikoiztaileak honako pertsonaiak bikoiztu zituen:
- Sylvester
- Yosemite Sam
- Foghorn Leghorn
- June Foray: Granny pertsonaiaren ahotsa
- Kath Soucie: Lola Bunny pertsonaiaren ahotsa
- Maurice LaMarche: Pepé Le Pew pertsonaiaren ahotsa
Remove ads
Euskarazko bikoiztaileak
- Iñaki Beraetxe: Michael Jordan
- Félix Arkarazo: Bugs Bunny
- Kepa Cueto: Lukas Ahatea
- Xeberri: Stan Podolak, Elmer Fudd eta Bertie
- Jaione Insausti: Lola Bunny eta Nerdluck Nawt
- Pello Artetxe: Porky Txerritxoa
- Joseba Etxeberria: Sylvester eta Yosemite Sam
- Jesus Eguzkiza: Taz
- Maribel Legarreta: Txiolin
- Txema Regalado: Klaudio Oilarra
- Tere Eguzkiza: Amona
- Xebe Atencia: Marvin Martziarra, Pepe Le Pew eta Nerdluck Pound
- Eduardo Gorriño: Monstar Pound eta Swackhammer
- Jon Goiri: Monstar Nawt
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads