Sputnik 2
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
1957ko azaroaren 3an, 19:12an, Sputnik 2 (/ˈsputʲnʲək/ ahoskatua, errusieraz: Спутник-2, 2.-Satelite) edo Prosteyshiy Sputnik 2 (PS-2, errusieraz: Простейший Спутник 2 2. Satelite Oinarrizkoa) Lurraren inguruan orbitan jarritako bigarren ontzi-espaziala bilakatu zen. Satelite honek lehenengo aldiz material biologikoa zeraman barnean. Lau metroko garaierako kapsula koniko horren diametro bi metrokoa zen. Irrati transmisoreak kokatzeko aukera ematen zuten zenbait konpartimentu barnean hartzen zituen. Horrez gain, sateliteak telemetriarako sistema, unitate programagarria, birsorkuntza eta tenperatura kudeaketarako sistema eta tresneria zientifikoa eramaten zituen. Zigilatutako kabina batean Laika txakurra zihoan, baina jatorriko izena "Kudryavka" zen.
Datu biologikoak eta ingeniariak Tral D sistema telemetrikoaren bitartez igorri ziren. Orbita bakoitzeko hamabost minutuan datuak igor zitzakeen Lurrera. Barnean bi espektrometro kokatu ziren eguzki erradiazioa (igorpen ultramoreak eta X izpiak) eta izpi kosmikoak neurtzeko.
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
