Spyder (softwarea)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Spyder (softwarea)
Remove ads

Spyder konputagailu-programak garatzeko ingurune integratubat da (IDE), Python lengoaiaz zientzia-programazioan aritzeko balio du, kode irekikoa da eta mulriplataforma.[1] Spyderrek Python-erako hainbat pakete zientifiko ospetsu integratzen ditu, besteak beste, NumPy, SciPy, Matplotlib, pandas, IPython, SymPy eta Cython, baita kode irekiko beste software batzuk ere. [2] MIT lzentziarekin banatzen da.

Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...

Hasieran Pierre Raybaut-ek sortu eta garatu zuen 2009an, baina 2012 urteaz geroztik Python zientifikoaren sustatzaileek eta komunitateak mantendu eta etengabe hobetu dute Spyder.

Spyder hedagarria da lehen eta hirugarren mailako pluginekin,[3]datuak ikuskatzeko tresna interaktiboak dauzka, baita Python kodearen kalitatea bermatzeko tresnak eta introspekziokoak, hala nola, Pyflakes, Pylint , eta Rope. Plataforma anitzetarako eskuragarri dago,  Anaconda bidez, Windowsen gainean  WinPython[4] eta Python (x,y)-rekin,[5] macOS-en MacPorts bidez, baita Linux banaketa nagusietan ere, hala nola, Arch Linux, Debian, Fedora, Redhat Linux, openSUSE eta Ubuntu.[5]

Spyder Qt erabiltzen du interfazetarako (bere GUI sa), eta  diseinatuta dago bai PyQt edo PySide Python moduak erabiltzeko.[6] QtPy, Spyder proiektuan garatutako abstrakzio-geruza mehe bat da, geroago beste pakete anitzetan erabili dena, backend horietako edozein erabltzeko aukera ematen du.[7]

Remove ads

Ezaugarriak

Ezaugarrien artean hauek daude:

  • Editore aurreratu bat sintaxi-nabarmentzea, introspekzioa, eta kode-osatzea eskaintzen dituena.
  • IPython-kontsola anitz erabiltzeko aukera.
  • GUI bateko aldagaiak aztertu eta aldatzeko gaitasuna.
  • Laguntza-panel bat funtzio, klase eta metodoei buruz rich text moduko dokumentazioa jasotzeko, automatikoki edo eskatzen denean soilik.
  • Errore-araztailea lotuta IPdb-rekin, pausoz-pausoko exekuzioa onartzen duena.
  • Kode analisi estatikoa, Pylint-ek sortua.
  • Exekuzio-denborako Profiler bat, kodea markatzeko.
  • Proiektu bateko garapen-lan anitz aldi berean garatzeko laguntza.
  • Fitxategi-nabegatzaile bat.
  • "Aurkitu Fitxategiak" bat adierazpen erregularren bitartez bilaketak egiteko.
  • On-line laguntza-nabigatzailea. Aukera ematen dio erabiltzaileari IDE barruan Pythonen eta paketeen dokumentazioan bilatu eta ikusteko.
  • Komandoen historia, kontsola guztietan erabiltzaileak burutu dituen komando bakoitza grabatzen dituena.
  • Barne-kontsola, egiteko aukera ematen du introspekzioa eta kontrola Spyder-en egiten diren eragiketak kontrolatu eta arakatu ahal izateko.
Remove ads

Pluginak

Eskuragarri dauden plugin-ak, besteak beste:

  • Spyder-Unittest, bertan unitateak aztertzeko  Pytest, Unittest eta Nose  programak Spyderekin integratzeko.
  • Spyder-Notebook, aukera ematen du IDE barruan Jupyter Notebook ikusteko eta editatzeko.
  • Spyder-Reports, programazio-teknikak erabiltzeko.
  • Spyder-Terminal, shell sistemak ireki, kontrolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna gehituz Spyder barruan.
  • Spyder-Vim, dituen gelara Vim testu-editore emulatzen duten komandoak eta lasterbideak.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads