Stan Ockers
txirrindulari belgikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Constant "Stan" Ockers (Anberes, 1920ko otsailaren 3a - ibidem., 1956ko urriaren 1a) Belgikako txirrindularia izan zen, 1941 eta 1956 artean profesionala izan zena.
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak eta Lieja-Bastogne-Lieja irabazteaz gain, Frantziako Tourrean hiru etapa lortu zituen eta zazpi aldiz amaitu zen sailkapen orokorreko lehenengo hamarren artean. 1956ko Anberesko Sei Egunak pistako proban parte hartzen ari zela hil zen istripuz.
Remove ads
Kirol ibilbidea

Bigarren amaitu zuen Frantziako Tourrean 1950ean eta 1952an, eta puntukako sailkapena bitan irabazi zuen: 1955ean eta 1956an. 1955ean La Flèche Wallonne, Lieja-Bastogne-Lieja eta Munduko Txapelketa irabazi zituen, Erromatik gertu dagoen Frascati hirian.
1956ko irailaren 29an, Anberesko Kirol Jauregiaren (Sportpaleis) pistan eroriko bortitz bat izan zuen eta urriaren 1ean hil zen istripu horretan jasandako zaurien ondorioz. Belgikan heriotza tragiko honek dolu nazionala eragin zuen, eta Eddy Merckx, orduan 11 urteko mutikoa eta Ockersen miresle handia zelarik, biziki hunkituta izan zen.
1957an monumentu oroigarri bat eraiki zen bere omenez Ardenetako Gomzé-Andoumont herrian, Forges muinean hain zuzen, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketaren ohiko ibilbidean dagoena. Bere heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean, Borgerhouteko bere jaioterrian (gaur egun Anberesko udalerriaren barruan dagoena) plaka oroigarri bat jarri zuten Stan Ockersstraat izeneko kalean.
Borgerhouten lurperatuta dago.
Remove ads
Palmaresa

1941
Anberesko eskualdeko txapelduna
- Scheldeprijs
1943
1944
- Brusela-Everbeek
1946
Anberesko eskualdeko txapelduna
- Scheldeprijs
- Brusela-Saint-Trond
- 3. l'Omnium de la Routen
1947
1948
1949
1950
- 2. Frantziako Tourrean eta etapa bat
- 2. Critérium des Asen
- 6. Milan-San Remon
- 7. Munduko errepideko txapelketan
- 8. Desgrange-Colombo Challengea.n
1951
1952
- 2. Erroma-Napoli-Erroman eta etapa bat
- 2. Argentinako Itzulian eta etapa bat
- 2. La Flèche Wallonnen
- 2. Frantziako Tourrean
- 3. Desgrange-Colombo Challengea.n
- 6. Italiako Giroan
- 10. Munduko errepideko txapelketan
1953
- 2. Erroma-Napoli-Erroman eta etapa bat
- La Flèche Wallonne
- 2. Week-end ardennaisen
- 2. Critérium des Asen
- 3.
Belgikako errepide txirrindularitzako txapelketan
- 3.
Munduko errepideko txapelketan
- 3. Desgrange-Colombo Challengea.n
- 4. Bordele-Parisen
- 4. Lombardiako Giroan
- 6. Italiako Giroan
1954
- 6. Frantziako Tourrean eta etapa bat
- Schaal Sels (ex aequo Henri Jochumsekin
- 2. Paris-Roubaixen
- 4. Lombardiako Giroan
- 5. Bordele-Parisen
- 5. Desgrange-Colombo Challengean
- 6. Milan-San Remon
1955
Munduko errepideko txapelketa
- Desgrange-Colombo Challengea
- Gentil Saria
- Anberesko Hiru Egunetako etapa bat (taldekako erlojupekoa)
- Week-end ardennais :
- 2. Brusela-Couvinen
- 2. Suitzako Itzulian
- 2. De Drie Zusterstedenen
- 2. Martini Sari Nagusian
- 3. Critérium des Asen
- 8. Frantziako Tourrean eta Puntukako sailkapena
- 9. Paris-Toursen
1956
- Erroma-Napoli-Erroma eta 5 etapa
- Dauphiné Libéréko bi etapa
- 8. Frantziako Tourrean, Puntukako sailkapena
eta etapa bat
- 2. Flandriako Tourrean
- 2. Bordele-Parisen
- 2. Martini Sari Nagusian
- 3. Desgrange-Colombo Challengean
- 4. La Flèche Wallonnen
- 4. Munduko errepideko txapelketan
- 9. Dauphiné Libérén
- 10. Milan-San Remon
Remove ads
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads