Steglitz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Steglitz (ˈʃteːɡlɪt͡s ahoskatua) Alemaniako Berlin hiriburuan dagoen auzo bat da, Steglitz-Zehlendorf barrutian.
Remove ads
Historia
Henrike Steglitzekoa zalduna 1197an balentria baten ondoren lehen aldiz aipatu zuten. 1375ean Steglitz hiribildua lehen aldiz Karlos IV.a enperadorearen, aldi berean Brandeburgoko Hautesleen gobernadore ere zena, landbuchean izendatua zuten.
1792an, Prusiaren garaiko errepide zolatuak zituen lehen herria izan zen. Errepide berria zela eta, herri txiki bati mesede egin zion Imperial Reichsstraße 1 (egungo Bundesstraße 1) autobideak, Erdi Aroan beste ibilbide batzuekin lotzen zuena. Errepide zaharrak Alemaniako mendebaldeko muturra zeharkatzen zuen Akisgrandik eta Koloniatik Berlineraino, Ekialdeko Prusiako Königsberg ailegatzeko.
1838an, Prusiako trenbideen Stammbahn trenbidea eraikitzeko gune estrategikoa izan zen hiria, eta Prusiako lehen linea izan zen Berlin Potsdamekin lotzen. 1850ean, Steglitz linearen eta burdinbideen tartean zegoen.[1]
Berlingo hego-mendebaldeko periferiak goia jo zuen XIX. mendearen bigarren erdialdean, Lichterfelde eta Dahlem auzoetan luxuzko bizitegi-guneak eraiki zituztenean. Lichterfeldeko mendebaldea eta ekialdea Johann von Carstenn enpresariak eraiki zituen, eta Villekolonien izena eman zitzaien: etxetzarrek edo jauretxeek osatutako asentamenduak. Südendeko ekialdean 1873an sortu zen. Hiria merkataritza-gune gisa hazten hasi zen Schloßstrasen zehar, eta Lichterfelde eta Dahlem auzoei onura ekonomikoa ekarri zien. 1901ean, Wandervogel (Boy Scouten baliokidea) lehen gazte-taldea sortu zen udaletxeko sotoan.
1920an Berlin hirian sartu zen inguruko auzoekin batera. 1920tik 2000. urtera, IX. barrutia (Bezirk Steglitz) izena hartu zuen. 1945eko Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 1990eko alemaniar bateratzera arte, hiria estatubatuarren kontrolpean egon zen. 2001ean, erreforma administratibo bat egin zen, eta Berlingo hego-mendebaldeko eremua Steglitz-Zehlendorf izeneko auzo berri batean batu zen; auzoa, gaur egun, hamabi barrutietako bizitegi-barruti industrializatuena da.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

