Stella Chiweshe

From Wikipedia, the free encyclopedia

Stella Chiweshe
Remove ads

Stella Rambisai Chiweshe Nekati (Mhondoro, Hego Rhodesia, 1946ko uztailaren 8a - Harare, 2023ko urtarrilaren 20a) zimbabwetar musikaria izan zen. Ospe handia lortu zuen mbira dzavadzimu musika tresna jotzaile gisa. 1966-1969 bitartean ikasi zuen Zimbabweko shona herriaren instrumentu hori jotzen, eta horretan jardun zuen lehenbiziko emakumeetako bat izan zen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Stella Chiweshe Mhondoron jaio zen 1946ko uztailaren 8an.[1] 1960ko hamarkadaren erdialdean ikasi zuen mbira dzavadzimu jotzen, zezuruen instrumentu tradizionala. Keinu horrekin tradizioarekin hautsi zuen, ordura arte gizonezkoek bakarrik erabiltzen baitzuten, espirituei dei egiteko zeremonietan.[2]

1974an, lehenbiziko singlea kaleratu zuen, Kasahwa.[3] 1981ean, Zimbabweko Dantza Konpainia Nazionaleko mbira-jotzaile bilakatu zen, eta harrezkero nazioarteko bira askotan parte hartu zuen.[2][3]

1985ean, bakarkako ibilbideari ekin zion. Mbira biziberritzeko asmoz, tresna tradizionalak eta elektrikoak uztartzen zituen bere bandan. Afrika, Europa, Asia, Ipar Amerika eta Australian zehar ibili zen kontzertuak ematen, eta hiru aldiz jo zuen WOMAD jaialdian. Dena den, arrakastarik handiena Alemanian izan zuen, eta bertan bizi izan zen zenbait urtez.[2][3]

2023ko urtarrilaren 20an hil zen, Hararen, burmuineko minbiziak jota.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads