Stephen Rotluanga

apezpiku katoliko indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Stephen Rotluanga (Aizawl, Mizoram, 1952ko ekainaren 8a) indiar elizgizon katolikoa da, Gurutze Santuaren kongregazioko kidea. 2001etik aurrera Aizawleko apezpikua da.[1]

Datu azkarrak elizbarrutiko apezpiku, Bizitza ...
Remove ads

Bizitza

Stephen Rotluanga Aizawlen jaio zen 1952ko ekainaren 8an. Lehen hezkuntzako ikasketak jaioterrian egin ondoren, Gurutze Santuaren Kongregazioan sartu zen eta 1975eko maiatzaren 30ean betiko botoak eman zituen. Filosofia eta Teologia ikasi zituen Jnana Deepa Vidyapeethen, Punen, 1974tik 1981era, eta 1981eko abenduaren 13an apaiztu zen Aizawlen.[2]

Apaiz-ordenazioa jaso ondoren, honako kargu hauek bete zituen: Champhaiko elizako bikarioa (1982tik 1985era); Champhaiko parrokoa eta Zoram Gazte Mugimendu Katolikoko animatzailea. Bitartean, Komunikazioak ikasi zituen Bombayn (1985etik 1994ra); Gazteria, Liturgia eta Pastoraltza Aholkularitza Bangaloren, Gizarte Komunikazioa Kalkutan eta Arte Bisualak eta Ederrak Toronton eta Florentzian (1994tik 1999ra).[2]

2001eko urriaren 2an[1], Joan Paulo II.a aita santuak Aizawleko apezpiku izendatu zuen.[2] Hurrengo urteko otsailaren 2an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Charles Asa Schleck artzapezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Dominic Jala eta Lumen Monteiro izanik.[1] Mizo jatorriko lehen apezpiku katoliko bihurtu zen.[3]

Apezpiku izateaz gain, artista ere bada, eta bere lanak erabiltzen ditu ebanjelizazioan. «Indiako apezpiku marrazkilaria» bezala ezaguna da.[4]

Remove ads

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Henry Benedict Mary Clement Stuart kardinala (1758)
  • Leon XII.a aita santua (1794)
  • Chiarissimo Falconieri Mellini kardinala (1826)
  • Camillo Di Pietro kardinala (1839)
  • Mieczyslaw Halka Ledóchowski kardinala (1861)
  • Jan Maurycy Pawel Puzyna z Kosielsko apezpikua (1886)
  • Józef Bilczewski artzapezpikua (1901)
  • Bolesław Twardowski artzapezpikua (1919)
  • Eugeniusz Baziak artzapezpikua (1933)
  • Joan Paulo II.a aita santua (1958)
  • Jozef Tomko kardinala (1979)
  • Charles Asa Schleck artzapezpikua (1995)
  • Stephen Rotluanga apezpikua[1]
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads