Steve Bauer

txirrindulari kanadarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Steven Todd «Steve» Bauer, (St. Catharines, Kanada, 1959ko ekainaren 12a) txirrindulari kanadar ohia da, profesionala 1984tik 1996ra. Erretiratu ostean, "Steve Bauer Bike Tours" enpresa sortu zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Kirol ibilbidea

1984an, bigarren sailkatu zen Olinpiar Jokoetako errepide proban, Alexi Grewalen atzetik. Jokoak amaitu eta gero, profesionaletara pasatu zen eta hirugarren amaitu zen Bartzelonako Munduko errepideko txapelketan, Claude Criquielionen eta Claudio Cortiren atzetik.

1988an, Frantzaiko Tourreko lehenbiziko etapa irabazi eta elastiko horia 5 egunez jantzi zuen, Parisen sailkapen orokorreko 4. postuan amaitu zelarik. Urte berean, Munduko errepideko txapelketan, Renaixen, deskalifikatua izan zen, azken esprintean Claude Criquielion segurtasun hesien kontra bultzatzeagatik.

1990ean, bigarren sailkatu zen Paris-Roubaixen, Eddy Planckaert milimetro gutxiko aldeagatik gailendu zitzaiolarik. Urte bereko Frantziako Tourrean, lau txirrindulariko ihesaldi batean sartu zen, Ronan Pensec, Claudio Chiappucci eta Frans Maassenekin batera. Talde horrek, faboritoen tropelari hainbat minutuko aldea atera zion eta Bauerrek liderreko maillot horia jantzi zuen, astebetez mantenduko zuena.

2008tik 2012ra, Team Race Pro taldeko kirol zuzendaria izan zen. 2017tik 2018ra, BMC Racing taldeko VIP zerbitzuetako zuzendari lanetan aritu zen[1], eta 2019tik 2020ra talde horretako kirol zuzendaria izan zen. 2021an, Astana-Premier Tech taldearekin kontratua sinatu zuen lan berbera egiteko[2].

Remove ads

Palmaresa errepidean

1980

  • Tour de Somerville

1981

  • Kanadako errepideko txirrindularitza txapelketa
  • Coors Classiceko 2 etapa

1982

  • Kanadako errepideko txirrindularitza txapelketa
  • Athens Twilight Criterium
  • Commonwealtheko Jokoetako errepide proban

1983

  • Kanadako errepideko txirrindularitza txapelketa
  • Tour de Somerville
  • Bi Probintzietako Zirkuitua
  • Mi-août bretonneko etapa 1

1984

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1994

  • Mexikoko Itzuliko etapa 1 (taldekako erlojupekoa)
  • DuPont Tourreko etapa 1
  • Norwest Cycling Cup
  • 2. First Union Sari Nagusian
  • 2. West Virginia Klasikoan
  • 2. Atlantako Sari Nagusian
  • 6. Paris-Toursen

1996

Remove ads

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan

Informazio gehiago Lasterketa ...

—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
KAN: kanporatua

Palmaresa pistan

1981

  • Kanadako puntukako txapelketa

1982

  • Kanadako puntukako txapelketa

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads