Stranger Things

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Stranger Things (euskaraz Gauza Arrotzak), 2016an Netflix plataformak sortutako zientzia fikziozko telesail estatubatuarra da. Matt eta Ross Duffer anaiek idatzi zuten eta Shawn Levyk ekoiztu zuen. Lehenengo emanaldia 2016ko uztailaren 15an izan zen. Hasieratik kritika ezinhobeak izan zituen; prentsak aktoreen interpretazioa eta karakterizazioa eta telesailaren erritmoa, atmosfera eta honek zeukan Steven Spielberg, John Carpenter, Stephen King, Rob Reiner eta George Lucasen (1980 hamarkadako zuzendari eta autoreak) erreferentziak maite zituen.

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...
Remove ads

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980ko hamarkada. Hawkins, Indiana. Will Byers izeneko 12 urteko mutiko bat desagertzen da gauean bere etxera bueltatzean. Dustin Henderson, Mike Wheeler eta Lucas Sinclair izeneko mutikoak haien laguna aurkitzeko asmoarekin ikerketak egiten hasten dira. Aldi berean, natura-gaindiko botereak dituen neskato bat agertzen da. Neska hau, "11" izenez ezagututa, Willen lagunei laguntzen die. Gainera, Hawkinsen polizia-ofizialak (Jim Hopper), Willen amak (Joyce Byers), Willen anai nagusiak (Jonathan Byers) eta Mikeren arrebak (Nancy Wheeler) ikertzeari ekiten diote. Pixkana-pixkana, gobernuaren sekretu batzuk argitzen dira, neskato arraro horrekin eta Willen desagertzearekin oso lotuta daudenak.

Remove ads

Aktoreak

Stranger Things telesaileko aktore nagusienetako batzuk Winona Ryder, David Harbour, Finn Wolfhard, Millie Bobby Brown, Gaten Matarazzo, Caleb McLaughlin, Natalia Dyer, Charlie Heaton, Cara Buono eta Matthew Modine dira. Noah Schnapp eta Joe Keery aktoreek pertsonaia errepikakorrak antzeztu zituzten lehen denboraldian, baina, bigarrenean, aktore nagusien zerrendan sartu ziren, Sadie Sink, Dacre Montgomery, Sean Astin eta Paul Reiser aktoreekin batera. Maya Hawke hirugarren denboraldian sartu zen telesailera, eta Priah Ferguson aktore nagusien zerrendan agertu zen honekin batera.

Informazio gehiago Aktorea, Pertsonaia ...
Remove ads

Atalak

Informazio gehiago Denbor., Atalak ...

Lehen denboraldia (2016)

Informazio gehiago Zenb. (guzt.), Zenb. (denb.) ...

Bigarren denboraldia (2017)

Informazio gehiago Zenb. (guzt.), Zenb. (denb.) ...

Hirugarren denboraldia (2019)

Informazio gehiago Zenb. (guzt.), Zenb. (denb.) ...

Laugarren denboraldia (2019)

Informazio gehiago Zenb. (guzt.), Zenb. (denb.) ...
Remove ads

Bitxikeriak

  • Millie Bobby Brownek Hamaika interpretatzeko ilea izugarri moztu behar zuen. Duffer anaiek hau lortu zuten neskatoari Charlize Theronek Mad Maxen zeramatzan orrazkera erakusten.
  • Telesailaren hasieran agertzen den tipografia Dungeons & Dragons liburuetan erabili zena da.
  • Will desagertu zen estalgunean ferra bat zegoen. Ferra hori alderantziz zegoen, zorte txarra adierazten duena.
  • Lehenbiziko titulua "Montauk" zen, "Montauk Project" gobernuaren esperimentuan oinarrituta.
  • Wynona Ryderrek Joyce Byers interpretatzeko bere itxura Meryl Streepek Silkwood pelikulan zuena bezalakoa izatea eskatu zuen.
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads