Suzanne Rose Elosu

From Wikipedia, the free encyclopedia

Suzanne Rose Elosu
Remove ads

Suzanne Elosu (Aldude, 1901-Baiona, 1980) euskal politikari eta medikua izan zen. Fernando Elosu mediku anarkistaren alaba.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Thumb

Alderdi komunistako ordezkari bezala Baionako udal kontseilaria izan zen 1945tik 1959ra. Baionako lehen hautetsi emaztea izan zen 1945an, emazteak ere hautetsi izateko eskubidea lortu zuten urtean.

Mediku bezala oinazerik gabeko erditzearen defentsan aitzindaria izan zen[1].

1929ean Rousseauri buruzko tesia idatzi zuen, La maladie de Jean-Jacques Rousseau, oihartzun handia lortuz. Lan honetan idazle frantziarraren sintoma psikiatrikoak, bere ustezko eromenaren jatorria, gernu-ugaltze sistemaren malformazio batekin lotzen zuen[2].

Baionako Herriko Etxeak, 2011 urtean, aho batez onartu zuen Lauga eta ospitalearen arteko biribilgune bati bere izena jartzea[3][4][5].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads