TED

nolabaiteko hezkuntza helburua duten hitzaldi eta solasen nazioarteko euskarria. New Yorken egoitza nagusia duen irabazteko asmorik erakundea. From Wikipedia, the free encyclopedia

TED
Remove ads

TED (Technology, Entertainment and Design) irabazi-asmorik gabeko erakundea da (euskaraz: TED Teknologia, Entretenimendua eta Diseinua) eta "hedatzea merezi duten ideiak" (ingelesez: Ideas Worth Spreading) zabaltzea du xede.[1] Oro har, hitzaldi edo elkarrizketa labur eta erakargarrien bidez, TED Talks[2] izenekoak, betetzen du aipatu helburua. Sapling Foundation fundazioa da TED erakundearen jabea.

Datu azkarrak Datuak, Mota ...

TED erakundeak antolatzen dituen hitzaldi mota horien eraketa asko zabaldu da, eta azken aldian era horretako hitzaldiei maiz esaten zaie "TED motako hitzaldiak" direla

TED talks elkarrizketek gai anitzez dihardute, besteak beste, zientziak, artea eta diseinua, politika, hezkuntza, kultura, negozioak, mundu-mailako gaiak, teknologia eta garapena, eta entretenimendua. Hizlarien artean, halaber, pertsona ezezagunak zein esanguratsuak aurki daitezke: esaterako, AEBetako presidente ohi Bill Clinton[3], James D. Watson[4] Nobel Sariduna, Bill Gates[5] Microsoften sortzaileetako bat, edo Yanis Varoufakis[6] ekonomialaria eta Greziako Finantza ministro ohia.

1.000 elkarrizketatik gora aurki daitezke TED webgunean, eta kontsulta modura erabiltzeaz gain, dohainik ere jaitsi daitezke. Bestalde, elkarrizketok 100 hizkuntza baino gehiagotan daude ikusgai eta entzungai, eta azpitituluak jarri edo kentzeko aukera dago.

Remove ads

Ibilbidea

1984. urtean abiatu zuen ibilbidea TED erakundeak konferentzia baten bidez, teknologia, entretenimendua eta diseinua uztartu nahian. Konferentzia, 1990az geroztik, urtero egiten da. TED elkarrizketak, aldiz, 2006. urtean jarri zituzten Interneten eskuragarri TED webgunean, YouTuben eta iTunesen.

TED erakundearen egoitzak New Yorken eta Vancouverren kokatzen dira.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads