T Tauri

From Wikipedia, the free encyclopedia

T Tauri
Remove ads

T Tauri (T Tau / HD 284419 / HIP 20390) Taurus konstelazioko izar aldagarri bat da, bere izena daramaten izar aldagarri batzuei ematen diena, T Tauri izarrak alegia. 1852an aurkitu zuen John Russell Hindek, eta Hiadeen izar-kumulukoa da, Ain (ε Tauri) izarretik ez oso urruti. Berriki eginiko ikerketa batzuk, T Tauri izarra, gure eguzki sistematik 481 argi urtera kokatzen dute.

Datu azkarrak Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000, Ezaugarriak ...
Remove ads

Kokapena

T Tauri izarra, fisikoki, NGC 1555etik gertu dago, Hinden Nebulosa edo Hinden Nebulosa aldagarria bezala ere ezagutzen den islapen-nebulosa. T Taurik argiztatzen du, eta hau izar aldagarri bat denez, nebulosaren distira ere aldatu egiten da. NGC 1554 nebulosa ere, Otto Struvek ikusi zuena 1958an, T Taurirekin lotu izan da, baina desagertu egin zen, edo ez zen sekula existitu, eta, gaur egun, Struveren Nebulosa Galdua bezala ezagutzen da. T Tauri bera, nebulosa oso txiki baten barnean kokatua dago, Shelburn Burnhamek 1890ean aurkitutako nebulosa dena, eta, zientzialari honen omenez, Burnhamen Nebulosa bezala ezagutua.

NGC 1555eko punturik distiratsuenetik 30 segundo sexagesimal mendebaldera, T Taurirekin lotuta egon litekeen Herbig Haro objektu bat aurkitu da.

Remove ads

Ezaugarri fisikoak

T Tauri, gutxienez hiru osagaiz osatutako izar sistema bat da, hiru osagai horietatik, soilik bat ikus daitekeelarik espektro ikusgarrian. Azken hau, soilik milioi 1 urte dituen hori-laranja koloreko izar gazte bat da, oraindik sekuentzia nagusian sartu ez dena, eta, beraz, bere nukleoan hidrogenoaren fusioa hasi ez duena. Oraindik, diametro oso handi bat du, baina kolapsatzen ari da. Oso bizkor biratzen du eta oso izar aktiboa da.

Beste bi osagaiek, infragorrian distiratzen dute, eta, horietako bat, irratiturri bat ere bada. Very Large Arrayrekin (VLA) eginiko irratimaiztasunezko behaketek, sistemako izar txiki batek, bere lagunetako batekin topo egin ondoren, bere orbita patean nola aldatu zuen eta sistematik kanporatua izan zitekeen ikustea ahalbidetu dute.

Remove ads

Aldagarritasuna

Bere motako aldagarriak bezala, T Tauri, izar aldagarri irregular bat da. Izar mota honen argi kurbek, aldaketa aurreikusezin bat erakusten dute zabaltasun eta periodo tarte zabal batean zehar. T Tauri, +9,3ko itxurazko magnitudera iritsi da, ondoren, +14ra jaisteko, denbora eskala ezberdinetan gertatzen den aldagarritasun batekin. Epe luzean, izarrak, 1967an bere distira handitu zuela ikusi da, jarraian jaiste labur bat izan zuelarik, eta, 1984an bere distirarik gorenera iritsiz. Epe laburrean, izar honek, magnitude hamarreko batzuk aldatzen da egun batean zehar, patroi jakinik gabe.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads