Tanagra

From Wikipedia, the free encyclopedia

Tanagramap
Remove ads

Tanagra (antzinako grezieraz Τάνργρα) Beoziako hiria zen Antzinako Grezian, Asop ibaiaren ezkerraldean, lautada emankor batean, Plateatik 40 km-ra. Gaur egungo Grimala herriari dagokio, Skimataritik 5 km-ra. Antzinako autore batzuek Grearekin identifikatzen dute, Homerok Iliadako "Nabeen katalogoan" aipatzen duen hiriarekin, baina beste batzuek bi leku desberdin zirela uste zuten. Aristotelesek uste zuen Oropos (gertuko beste hiri bat) zela antzinako Grea zela.

Datu azkarrak Tanagra Τανάγρα, Administrazioa ...
Remove ads

Historia

Tanagrari Poemandria (Ποιμανδρία "larre-eremua") ere deitzen zioten, eta bere lurraldeari Poemandris, hiria inguratzen zuten belardi emankorren ondorioz. Hiriko lehen biztanleak Gefireoak izan ziren alegien arabera, Feniziatik Kadmorekin heldu ziren biztanleak, eta handik gero Atenasera joan zirenak, Herodotok eta Estrabonek diotenez .

Tanagrak lurralde nabarmena zuen eta Estrabonek lau herri aipatzen ditu berari zegozkionak, Eleon, Harma, Mikalessos eta Fares .

Tanagrako guduak

Atikatik gertu zegoenez, borroka garrantzitsu batzuen eszenatoki izan zen k.a. 5. mendean.

K.a. 457 urtean Esparta eta Atenasen arteko gudu baten lekua izan zen Tanagra, zeinean Atenasek galdu zuen, Tuzididesen arabera, atenastarren aliatu tesaliarrek desertatu egin zutelako. Hurrengo urtean, Atenasek egin zuen aurrera Beozia konkistatuz, eta gudu erabakigarri batean Tanagrako harresiak suntsituta utzi zituzten, Diodoro Sikuloren arabera.

K.a. 436. urtean beste eraso atenastar batean, tanagratarrak eta beoziarrak garaitu zituzten hiriaren izena duen gudu batean.

Garai helenistikoa

Pausaniasek bere garaiko hiria deskribatzen du (gure aroko II. mendea) eta Dionisoren tenplua ikustea merezi zuela dio, Calamis eskultoreak marmolez egindako jainkoaren estatua eta Tritonen estatua are miresgarriagoa aipatzen dituelarik. Bertatik gertu Temis, Afrodita eta Apoloren tenpluak zeuden, eta Hermesi eskainitako bi. Gimnasioa ere bazeoen non hirian jaiotako Korina poetaren estatua bat zegoen. Korinaren beste monumentu bat ere bazegoen hirian. Pausaniasek eransten du Tanagrako barruti sakratu guztiak hiriko etxeetatik bereizita zeudela. Borrokarako hazitako oilarren arraza ere oso famatua zela dio. [1]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads